Korintoarrei Bigarrena
2 Izan ere, zuengana bisitan berriro triste ez joatea erabaki dut. 2 Zeren triste jartzen bazaituztet, nork animatuko nau ni? Triste jarri dudanak bakarrik. 3 Idatzi nuena idatzi nuen, joaten naizenean, pozik egon behar dudanengatik triste ez egoteko; zeren ziur nago niri poza ematen didanak zuei guztioi ere poz bera ematen dizuela. 4 Zeren malko askoren artean idatzi nizuen sufrimenduak* eta bihotzeko larritasunak bultzatuta. Baina ez nuen egin zuek triste jartzeko, baizik eta zenbat maite zaituztedan jakin dezazuen.
5 Norbaitek tristura sortu badu, ez nau ni tristetu, neurri bateraino zuek guztiok baizik (hori esaten dut zorrotzegia ez izateko). 6 Nahikoa du gizon horrek gehiengoak emandako diziplinarekin. 7 Orain, bihotz-bihotzez barkatu behar diozue eta kontsolatu, tristeegi egoteagatik lur jota geratu ez dadin*. 8 Eskatzen dizuet, beraz, diozuen maitasuna berari konfirmatzeko. 9 Honetarako ere idatzi nizuen: gauza guztietan esaneko izango zareten ala ez jakiteko. 10 Norbaiti zerbait barkatzen badiozue, nik ere barkatzen diot. Izan ere, barkatu dudan guztia (zerbait barkatu badut) zuen onerako izan da Kristoren aurrean, 11 Satanas gutaz aprobetxatu ez dadin*, bere taktikak* ez baitira guretzat ezezagunak.
12 Troasera Kristori buruzko berri onak predikatzera iritsi nintzenean eta Jaunaren lanean ate bat ireki zitzaidanean, 13 ez nintzen* lasai geratu, ez bainuen nire anaia Tito aurkitu. Beraz, agur esan nien eta Mazedoniara abiatu nintzen.
14 Eskerrak ematen dizkiogu Jainkoari! Berak Kristorekin batera garaipen desfile batean eramaten gaitu beti, eta berari buruzko ezagutzaren usain ona gure bidez toki guztietan zabaltzen du*. 15 Izan ere, Jainkoarentzat Kristori buruzko berrien usain gozoa gara salbamenera doazenen artean eta suntsipenera doazenen artean. 16 Azken hauentzat heriotzara daraman heriotza-usaina da, eta lehenbizikoentzat bizira daraman bizi-usaina. Eta nor dago gauza hauetarako ondo prestatuta? 17 Gu geu. Zeren ez gara, beste asko bezala, Jainkoaren hitzaren saltzaileak*. Horren ordez, zintzotasun osoz hitz egiten dugu Jainkoak bidaliak bezala, Jainkoaren aurrean eta Kristorekin batera.