Osteguna, maiatzak 7
Nire bila zabiltzate, ez mirariak ikusi dituzuelako, baizik eta ogietatik jan eta bapo eginda geratu zaretelako (Joan 6:26).
Jesusek elikatu zuen jendetza bere behar eta desio fisikoetan zentratuta zegoen. Zergatik diogu hori? Hurrengo egunean, Jesus eta apostoluak joan egin zirela ikusi zuten. Orduan, Tiberiadesetik zetozen txalupa batzuetara igo eta Kapernaumerantz abiatu ziren Jesus bilatzeko asmoz (Joan 6:22-24). Erreinuari buruz gehiago ikasteko egin al zuten hori? Ez horixe! Euren behar fisikoan pentsatzen zuten bereziki. Nola dakigu hori? Ikus dezagun zer gertatu zen jendetzak Jesus Kapernaumetik gertu topatu zuenean. Jesusek beraien lehentasuna behar fisikoa asetzea zela argi adierazi zuen. «Hondatzen den» janaritik, hau da, «ogietatik jan eta bapo eginda geratu» zirela esan zuen. Horregatik, Jesusek «irauten duen eta betirako bizira eramaten duen» janariarengatik ahalegintzera animatu zituen (Joan 6:26, 27). w24.12 5 ¶8-9
Ostirala, maiatzak 8
Bihotz zuhurrekoak hitzak ere egokiak; are eraginkorragoak halakoaren esanak (Esa. 16:23).
Anai, irakasle trebea izateko, ziurtatu irakastean eta anai-arrebei aholkuak ematean, Biblian oinarritzen zarela. Horretarako, Biblia eta argitalpenen ikasle ona izan (Esa. 15:28). Bibliako bertseten aplikazio zuzena egiteko helburuarekin, saiatu ondo ulertzen gure argitalpenek bertset hauei buruz ematen dituzten azalpenak. Irakastean, entzuleen bihotzera iristen saiatu. Irakasle trebeagoa izateko asmoz, zergatik ez dizkiezu esperientzia duten adindunei aholkuak eskatzen? Hauek aplikatzean, asko hobetuko duzu (1 Tim. 5:17). Adindunek anai-arrebak animatzeko prest egon behar dute. Hala ere, batzuetan, zentsuratzeko beharra dagoela ikusi dezakete. Edozein kasutan, beti atseginak izan behar dira. Jesus, Irakasle Handia, jatorra eta maitekorra izan zen, eta irakasten zuena Biblian oinarritzen zuen. Bera imitatzean, beraz, irakasle ona izango zara (Mat. 11:28-30; 2 Tim. 2:24). w24.11 24-25 ¶16
Larunbata, maiatzak 9
Zabaldu haren ospea atzerrietan (Sal. 96:3).
Jehobari aintza ematen diogu berari buruz esaten dugunarekin. Jehobaren herriak hurrengoa egiteko gonbidapena jasotzen du: «Kanta Jaunari», «bedeinka bere izena», «hots egin [...] salbatzaile dela» eta «zabaldu haren ospea atzerrietan» (Sal. 96:1-3). Modu horien bidez, gure zeruko Aitari aintza eman ahal diogu (Eg. 4:29). Gure gauza baliotsuekin ere Jehobari aintza ematen diogu. Jehobaren zerbitzariek bera modu horretan ohoratu dute beti (Esa. 3:9). Adibidez, israeldarrek dohaintzak egin zituzten tenplua eraikitzeko eta mantentzeko (2 Err. 12:5, 6 [12:4, 5, NWT]; 1 Kro. 29:3-9). Jesusen dizipuluetako batzuek ere «beraien ondasun[ak]» erabili zituzten Jesusi eta bere apostoluei laguntzeko (Luk. 8:1-3). Bestalde, lehen mendean, kristau batzuek gosete bat sufritu zutenean, beste herrialdetako anai-arrebek dirua bidali zieten (Eg. 11:27-29). Gaur egun ere, gure dohaintzak erabili ditzakegu Jehobari aintza emateko. w25.01 4 ¶8; 5 ¶11