76. KANTA
Zer sentitzen duzu?
(Hebrearrei 13:15)
1. Zer sentitzen duzu
berri onak zabalduz,
lana zintzo burutzen,
bihotzera heltzen?
Jehoba adorez
gurtuz geure ezpainez,
asko poztuko dugu
‘ta zainduko gaitu.
(ERREPIKA)
Alaitu ‘ta pozten gaitu
gogoz egiten baitugu.
Gure gorespen eskaintzak
beti iraungo du.
2. Zer sentitzen duzu
norbait adi baduzu
‘ta betiko bizira
gerturatzen bada?
Batzuek ez dute
inoiz ere entzuten.
Guk, ordea, gogotsu
jarraituko dugu.
(ERREPIKA)
Alaitu ‘ta pozten gaitu
gogoz egiten baitugu.
Gure gorespen eskaintzak
beti iraungo du.
3. Zer sentitzen duzu
Jauna beti baduzu
tinko zure alboan
behar duzunean?
Harro predikatu
‘ta irakasten dugu.
Eutsi sendo lanean
amaitu artean!
(ERREPIKA)
Alaitu ‘ta pozten gaitu
gogoz egiten baitugu.
Gure gorespen eskaintzak
beti iraungo du.
(Ikusi Eg 13:48; 1 Ts 2:4; 1 Tm 1:11 ere)