24 IKASGAIA
Nortzuk dira aingeruak eta zer egiten dute?
Jehobak bere zeruko familiari buruz guk ikastea nahi du. Familia honen barne aingeruak daude eta hauei Jainkoaren semeak deitzen zaie (Hasiera 6:2; Job 38:7). Zer dio Bibliak aingeruei buruz? Zer eragin dute jendearengan? Eta aingeru guztiak al dira Jainkoaren familiaren parte?
1. Nortzuk dira aingeruak?
Jehobak Lurra aurretik sortu zituen aingeruak. Bera bezala, zeruan bizi diren eta ikusi ezin ditugun espirituak dira (Hebrearrei 1:14). Milioika aingeru daude eta bakoitzak bere izaera du (Apokalipsia 5:11). Jehobaren esana entzun bezain laster, betetzen dute (103. Salmoa 20). Antzina, Jehobak batzuetan aingeruak bidaltzen zituen mezuak zabaltzeko eta bere herria lagundu eta salbatzeko. Gaur egun, aingeruek kristauak ere gidatzen dituzte Jainkoari buruz ikasi nahi duten pertsonak laguntzeko.
2. Nortzuk dira Satanas eta bere deabruak?
Aingeru batzuk ez ziren Jehobari leial mantendu. Jehobaren aurka jarri zen lehenengo aingerua Deabrua eta Satanas deitzen da, eta mundu guztia engainatzen du (Apokalipsia 12:9). Satanasek denak agindupean izan nahi ditu. Horretarako, lehen gizakiak eta beste aingeru batzuk Jehoba desobeditzera bultzatu zituen. Jehobaren aurka jarri ziren aingeru horiei deabru deitzen zaie. Jehobak zerutik lurrera bota zituen eta suntsituak izango dira (Irakurri Apokalipsia 12:9, 12).
3. Nola saiatzen dira Satanas eta deabruak gu engainatzen?
Satanasek eta deabruek pertsona asko engainatzen dituzte espiritismoaren bitartez. Espiritismoa, espirituekin harremanetan jartzeko egiten den praktika txarra da. Esaterako, pertsona askok astrologo, etorkizun iragarle, medium eta ezkutuko botereak erabiltzen dituzten azti edo sendalariengana jotzen dute. Beste batzuek, horoskopoa begiratu edo espiritismoarekin loturiko tratamendu medikoak bilatzen dituzte. Eta engainatuta dauden pertsona askok, hildakoekin hitz egin dezaketela sinisten dute. Baina Jehobak mediumengana eta igarleengana ez jotzeko ohartarazten digu (Lebitarrena 19:31). Agindu hau Satanas eta bere deabruengandik babestu nahi gaituelako ematen digu. Jainkoaren etsaiak dira eta kalte egin nahi digute.
SAKONDUZ
Ikasi aingeruek egiten dituzten gauza onei buruz. Gainera ikusi zeintzuk diren espiritismoaren arriskuak eta nola babestu gaitezkeen Satanas eta deabruengandik.
4. Aingeruek pertsonei Jehoba ezagutzen laguntzen diete
Aingeruek ez diote zuzenean jendeari predikatzen. Horren ordez, Jainkoaren adoratzaileak gidatzen dituzte berari buruz ikasi nahi duten pertsonengana. Irakurri Apokalipsia 14:6, 7 eta aztertu elkarrekin:
Zergatik behar dugu aingeruen laguntza predikatzeko?
Aingeruek Bibliaren egia entzuteko beharra duten pertsonengana gidatu ahal zaituzte. Nola sentitzen zara hau jakitean? Zergatik?
5. Baztertu espiritismoa
Satanas eta deabruak Jehobaren etsaiak dira. Ondorioz, gure etsaiak ere dira. Irakurri Lukas 9:38-42 eta aztertu elkarrekin:
Nola tratatzen dituzte deabruek pertsonak?
Ez diegu deabruei utzi nahi guregan eragina izan dezaten. Irakurri Deuteronomioa 18:10-12 eta aztertu elkarrekin:
Nola saiatzen dira deabruak gurekin komunikatzen eta guregan eragina izaten? Zeintzuk dira honekin loturiko ohiturak zu bizi zaren lekuan?
Zure ustez, logikoa al da Jehobak espiritismoarekin loturiko praktikak debekatzea? Zergatik?
Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:
Palesaren alabak zeukan amuletoa kaltegarria zela uste al duzu? Zergatik?
Zer egin behar izan zuen Palesak deabruengandik babesteko?
Egiazko kristauak beti deabruen aurka egon dira. Irakurri Eginak 19:19 eta 1 Korintoarrei 10:21 eta aztertu elkarrekin:
Zergatik da garrantzitsua espiritismoarekin lotuta dagoen edozer gauza suntsitzea?
6. Irabazi Satanas eta deabruen aurkako borroka
Deabruen agintaria Satanas da. Baina, aingeru leialak Mikel goiaingeruaren agindupean daude. Hau Jesusen beste izen bat da. Eta, zenbaterainoko boterea du Mikelek? Irakurri Apokalipsia 12:7-9 eta aztertu elkarrekin:
Nor da boteretsuagoa, Mikel eta bere aingeruak edo Satanas eta bere deabruak?
Zure ustez, Jesusen jarraitzaileak Satanas eta bere deabruen beldur izan behar al dira?
Satanas eta bere deabruen aurkako borroka irabazi dezakezu. Irakurri Santiago 4:7 eta aztertu elkarrekin:
Nola babestu zaitezke Satanas eta deabruengandik?
ZER DIO JENDEAK? «Ez dago ezer txarrik espiritismoari buruzko bideo-joko edo pelikuletan. Ondo pasatzeko dira, besterik ez».
Zergatik da arriskutsua ikuspuntu hau?
LABURPENA
Aingeru leialek laguntzen digute. Satanas eta bere deabruak Jehobaren etsaiak dira eta espiritismoaz baliatzen dira jendea engainatzeko.
Berrikuspena
Nola laguntzen diete aingeruek Jehobari buruz ikasi nahi duten pertsonei?
Nortzuk dira Satanas eta bere deabruak?
Zergatik aldendu nahi duzu espiritismotik?
GEHIAGO IKASTEKO
Ikusi Jesus Mikel goiaingerua dela azaltzen duten arrazoiak.
Aztertu zergatik Deabrua ez den gure barneko gaiztakeriaren ezaugarri bat.
Ikusi nola askatu zen emakume bat deabruen eraginetik.
«Biziaren helburua aurkitu zuen» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 1993 uztailak 1)
Ikasi Satanasek nola erabiltzen duen espiritismoa jendea engainatzeko.