23 IKASGAIA
Bataioa merezi duen helburua da!
Jesusek kristauak bataiatu egin behar direla irakatsi zuen (Irakurri Mateo 28:19, 20). Baina zer da bataioa? Eta zer egin behar du pertsona batek helburu hau betetzeko?
1. Zer da bataioa?
Bataio hitza, hitz greko batetik dator. Hitz honek «urperatu» esan nahi du. Jesus bataiatu zenean, Jordan ibaian urperatu zuten eta ur azpitik atera zen (Markos 1:9, 10). Era berean, benetako kristauak erabat urperatuz bataiatzen dira.
2. Zer erakusten du bataioak?
Bataiatzean pertsonak bere burua Jehobari eskaini diola erakusten du. Nola egiten da eskaintza hau? Bataiatu aurretik otoitz pribatu bat eginez. Otoitz horretan, beti bihotz-bihotzez zerbitzatuko duela esaten dio Jehobari. Horrela, bere buruari uko egitea eta Jesusen irakaspenak eta eredua jarraitzea erabakitzen du (Mateo 16:24). Zer lortzen dute eskaintzak eta bataioak? Jehobaren eta bere zerbitzarien lagun minak izatea.
3. Zer egin behar da bataiora iristeko?
Bataiorako prestatzeko, Jehobari buruz ikasi eta fedea sendotu behar da (Irakurri Hebrearrei 11:6). Zure ezaguera eta fedea handitzen doazen heinean, Jehobari diozun maitasuna ere handitu egingo da. Ondorioz, predikatzeko eta bere arauen arabera bizitzeko nahia izango duzu (2 Timoteori 4:2; 1 Joan 5:3). Pixkanaka, pertsona batek Jehoba pozteko berak gustuko duen moduan bizitzea erabakitzen du. Ondorioz, bere burua Jainkoari eskaintzea eta bataiatzea erabaki dezake (Kolosarrei 1:9, 10).a
SAKONDUZ
Ikusi zer ikasi dezakezun Jesusen bataiotik eta nola prestatu zaitezkeen pauso garrantzitsu hau emateko.
4. Jesusen bataiotik ikasi dezakegu
Irakurri Mateo 3:13-17 Jesusen bataiotik xehetasun gehiago ikasteko. Ondoren aztertu elkarrekin:
Haurtxo bat al zen Jesus bataiatu zenean?
Nola bataiatu zen? Ura zipriztinduz besterik ez?
Bataiatu ondoren, Jesusek bere Aitak emandako lan berezia hasi zuen. Irakurri Lukas 3:21-23 eta Joan 6:38 eta aztertu elkarrekin:
Bataiatu ondoren, zer lani eman zion Jesusek lehentasuna?
5. Bataioa lortu daitekeen helburu bat da
Hasiera batean, eskaintza eta bataioan pentsatzeak estutu ahal gaitu. Hala ere, aurrera egiten duzun heinean, erabaki garrantzitsu hau hartzeko konfiantza izango duzu. Hau egin zuten pertsona batzuk ezagutzeko, ikusi BIDEOA.
Irakurri Joan 17:3 eta Santiago 1:5 eta aztertu elkarrekin:
Zerk lagundu ahal dio pertsona bati bataiora iristen?
A) Eskaintza Jehobari betirako zerbitzatu nahi diogula esanez egiten dugu
B) Bataiatzean Jainkoari bizia eskaini diogula adierazten diegu ikusleei
6. Bataiatzean Jehobaren familiaren parte bihurtzen gara
Bataiatzen garenean, mundu-mailako elkarturiko familia baten parte bihurtzen gara. Nongoak garen edo zer jatorri dugun axola gabe, guztiok sinesmen eta arau moral berberak jarraitzen ditugu. Irakurri 25. Salmoa 14 eta 1 Pedro 2:17 eta aztertu elkarrekin:
Nola eragiten du bataioak Jehobarekin eta bera zerbitzatzen dutenekin dugun harremanean?
ZER DIO JENDEAK? «Ez nago bataiatzeko prest».
Horrela sentitzen bazara, oraindik pentsatzen al duzu bataioa merezi duen helburua dela?
LABURPENA
Jesusek kristauak bataiatu egin behar direla irakatsi zuen. Bataiatu baino lehen, pertsona batek ondorengoa egin behar du: Jehobarengan duen fedea sendotu, bere arauen arabera bizi eta bere bizia Jainkoari eskaini.
Berrikuspena
Zer da bataioa eta zergatik da garrantzitsua?
Zer lotura dute eskaintzak eta bataioak?
Zer egin behar da eskaintza eta bataiora iristeko?
GEHIAGO IKASTEKO
Ikasi zer den, eta zer ez den bataioa.
Ikusi bataioraino aurreratzeko moduak.
Ikusi bataiatzeko erabakia hartu zuen gizon bat, ez zela emozio huts batean oinarritu.
«Egia nire kabuz ezagutzea nahi zuten» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2013 otsailak 1)
Aztertu bataioa zergatik merezi duen helburu bat den, eta nola prestatu zaitezkeen hau lortzeko.
a Pertsona bat beste erlijio batean aurretik bataiatuta badago, berriro bataiatu behar da. Zergatik? Erlijio horrek ez diolako Bibliaren egia irakatsi (Ikusi Eginak 19:1-5 eta 13. ikasgaia).