-
«Gainean da Jaunaren egun handia»: Aurrera egin heldutasuneraTalaia 2009 | Maiatza 15
-
-
1, 2. Zergatik egin behar zuten ihes Judeako kristauek, eta nola egin ahal izan zuten?
BEHIN Jesusen jarraitzaileak berarengana gerturatu eta esan zioten: «Esaguzu noiz gertatuko den hori, eta zein izango den zure etorreraren eta munduaren azkenaren ezaugarria». Jesusek profezia batekin erantzun zien, eta honen lehen betekuntza lehen mendean gertatu zen. Jesusek gertaera harrigarri batez hitz egin zuen eta, honek, amaiera bertan zegoela adieraziko zuen. Hau gertatzen ikustean, Judean bizi zirenek honakoa egin behar zuten: «Ihes egin bezate mendietara» (Mt 24:1-3, 15-22). Antzemango al zuten Jesusen jarraitzaileek ezaugarri edo seinale hau? Eta jarraituko al zituzten jasotako argibideak?
2 30 bat urte beranduago, 61. urtean, Paulo apostoluak aholku argia emateko gutun bat idatzi zien Jerusalem eta inguruko kristauei. Paulo eta beste kristauek oraindik ez zekiten arren, bost urte inguru bakarrik gelditzen ziren Jesusen profezia betetzeko (Mt 24:21). Erromatarrek, 66. urtean, Zestio Galo buru zutela, Jerusalem inguratu zuten. Baina garaipena eskura zutenean, Zestio Galok handik joateko agindu zien soldaduei. Horrela, Jerusalemgo kristauek ihes egiteko aukera izan zuten.
3. Zer aholku eman zien Paulok kristauei, eta zergatik?
3 Kristauek bereizmen espirituala behar zuten gertatzen ari ziren gauzen esanahia antzemateko eta ihes egiteko beharra ikusteko. Hala ere, batzuk «ulertzeko motel» bihurtu ziren. Izan ere, espiritualki «esnea» behar zuten haur txikiak bezalakoak ziren (Irakurri Hebrearrei 5:11-13). Nahiz eta batzuk denbora luzez kristauak izan, Jainkoarengandik aldenduta zeuden (Heb 3:12). Batzuek kristau bilerak galtzeko ohitura zuten «Jaunaren eguna hurbiltzen» ari zen garai hartan (Heb 10:24, 25). Horregatik, Paulok aholku hau eman zien: «Kristoren oinarrizko irakaspenak atzean utzi ditugunez, egin dezagun aurrera heldutasunera» (Heb 6:1, NWT).
4. Zergatik da garrantzitsua espiritualki erne egotea, eta zerk lagunduko digu erne egoten?
4 Jesusen profeziaren azken betekuntzaren garaian bizi gara. «Gainean da Jaunaren egun handia», hau da, Jainkoak Satanasen mundua suntsituko duen eguna (So 1:14). Inoiz ez bezala, espiritualki erne egon behar dugu (1 P 5:8). Benetan ari al gara hau egiten? Kristau heldutasunak azken egunetan bizi garela ez ahazten lagunduko digu.
-
-
«Gainean da Jaunaren egun handia»: Aurrera egin heldutasuneraTalaia 2009 | Maiatza 15
-
-
17. Zergatik izan zen bereziki garrantzitsua obedientzia lehen mendean?
17 Heldutasunera aurrera egiteko Pauloren aholkuak bizia salbatu zien Jerusalemen eta Judean bizi ziren kristauei. Pauloren aholkua jarraitu zutenak Jesusen seinalea antzemateko gai izan ziren. Jesusek aurretik ohartarazi zien: «Ihes egin […] mendietara». Orduan, «profanatzaile higuingarria toki santuan ezarria» ikusi zutenean, hau da, Erromako soldaduak Jerusalem inguratzen eta hirira sartzen ikusi zituztenean, ihes egiteko ordua iritsi zela konturatu ziren (Mt 24:15, 16). Kristau hauek Jesusen abisu profetikoa gogoratu eta Jerusalemdik ihes egin zuten hau suntsitua izan aurretik. Eusebio historialariaren arabera, Pela izeneko hirira joan ziren. Honi esker, Jerusalemek inoiz jasan duen suntsipenik latzenetik libratu ziren.
18, 19. Zergatik da garrantzitsua obedientzia gaur egun?
18 Helduak izateak obedienteak izaten lagunduko digu. Obedientziak bizia salbatuko digu larrialdi handiari buruzko Jesusen profezia betetzen denean (Mt 24:21). Obedituko ote ditugu etorkizunean morroi leialak emango dizkigun jarraibide guztiak? (Lk 12:42). Zein inportantea den beti bihotzez obedienteak izatea! (Erm 6:17).
-