ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN | MATEO 25
«Zain egon»
Jesusek gantzututako bere jarraitzaileei zuzendu zien hamar neskatxen parabola. Hala ere, parabolaren oinarrizko mezua kristau guztiontzako da (w15-S 3/15 12-16). «Zain egon, beraz, ez baitakizue, ez egunik, ez ordurik» (Mt 25:13). Azaldu al dezakezu Jesusen parabola?
Senar ezkonberria (1. bertseta): Jesus
Prest zeuden neskatxa zentzudunak (2. bertseta): Beraien eginkizuna leialki betetzeko prest dauden kristau gantzutuak. Amaiera arte izarrek bezala argi egiten dute (Flp 2:15).
«Hemen da senarra!» oihua (6. bertseta): Jesusen presentziaren froga.
Neskatxa zentzugabeak (8. bertseta): Senar ezkonberriarekin elkartzera joan arren, erne eta leial izan ez diren kristau gantzutuak.
Neskatxa zentzudunek olioa partekatu nahi ez izatea (9. bertseta): Azken zigilatzearen ostean, leialak diren kristau gantzutuek leialak ez direnei laguntzeko beranduegi izatea.
«Senarra iritsi zen» (10. bertseta): Jesus epaitzera etortzea larrialdi handiaren amaieratik gertu.
Neskatxa zentzudunak ezteietara sartu ziren senar ezkonberriarekin eta atea itxi egin zen (10. bertseta): Jesusek gantzutu leialak zeruan batzea, baina leialak izan ez direnek zeruan izateko saria galtzea.