-
Nola zabaltzen dira berri onak?Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
-
-
21 IKASGAIA
Nola zabaltzen dira berri onak?
Jehobak, bere Erreinuaren bitartez, gure arazo guztiak laster kenduko ditu. Berri hauek hain onak dira, besteei zabaldu behar dizkiegula. Hori zen Jesusek nahi zuena, bere jarraitzaileek mezu hau guztiei zabaltzea! (Mateo 28:19, 20). Nola bete dute Jehobaren lekukoek Jesusen agindu hau?
1. Nola ari da betetzen Mateo 24:14 gaur egun?
Jesusek profetizatu zuen: «Mundu guztian hots egingo da Jainkoaren erregetzaren berri on hau» (Mateo 24:14). Jehobaren lekukoak eginkizun garrantzitsu honetan parte hartzeaz pozik gaude. Mundu osoan zehar, 1.000 hizkuntza baino gehiagotan berri onak zabaltzen ditugu! Hau sekulako lana da eta horretarako, ahalegin eta antolaketa handiak egin behar dira. Jehobaren laguntzarik gabe, hau egitea ezinezkoa izango litzateke.
2. Zer ahalegin egiten ditugu jendeari predikatzeko?
Jendea aurkitu dezakegun edozein lekutan predikatzen dugu. Lehen mendeko kristauek bezala, «etxez etxe» predikatzen dugu (Eginak 5:42). Modu hau erabiliz, milioika pertsonekin hitz egin dezakegu urtero. Jendea etxean beti ez dagoenez, leku publiko askotan ere predikatzen dugu. Jehobari eta bere helburuei buruz hitz egiteko aukerak bilatzen ditugu beti.
3. Nork zabaldu behar ditu berri onak?
Egiazko kristau guztiek dute besteei berri onak zabaltzeko ardura. Ardura hau kontu handiz betetzen dugu. Ahal dugun guztia predikatzen dugu, jendearen biziak jokoan daudela dakigulako (Irakurri 1 Timoteori 4:16). Ez dugu predikatzeagatik kobratzen, Bibliak ondorengoa esaten duelako: «Doan hartu duzue, eman doan» (Mateo 10:7, 8). Jende guztiak ez du gure mezua entzungo. Hala ere, predikatzen jarraitzen dugu. Zergatik? Hau egitean, Jehoba obeditzen eta pozten dugulako.
SAKONDUZ
Ikasi gehiago Jehobaren lekukook mundu osoan zehar predikatzeko egiten ditugun ahaleginei buruz, eta ikusi Jehobak nola laguntzen gaituen.
4. Gogor egiten dugu lan jende guztiarekin hitz egiteko
Jehobaren lekukook ahalegin bereziak egiten ditugu jendeari edonon predikatzeko. Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:
Zerk harritzen zaitu Jehobaren lekukook predikatzeko egiten ditugun ahaleginetatik?
Irakurri Mateo 22:39 eta Erromatarrei 10:13-15 eta aztertu elkarrekin:
Nola erakusten du gure predikazioak lagun hurkoa maite dugula?
Zer sentitzen du Jehobak predikatzen dutenei buruz? (Ikusi 15 bertseta)
5. Predikazioan Jainkoarekin elkarlanean ari gara
Bizipen askok Jehoba gure lana zuzentzen ari dela erakusten dute. Esaterako, Zeelanda Berrian, Paul izeneko anaia batek emakume bat aurkitu zuen etxez etxe predikatzean arratsalde batean. Goiz hartan, emakumeak Jainkoari otoitz egin zion bere izena, Jehoba, erabiliz eta norbaitek bisitatzeko eskatuz. «Hiru ordu ondoren, bere atea jo nuen» esaten du Paulek.
Irakurri 1 Korintoarrei 3:9 eta aztertu elkarrekin:
Nola frogatzen dute mota honetako bizipenek Jehoba predikatze-lana zuzentzen ari dela?
Irakurri Eginak 1:8 eta aztertu elkarrekin:
Gure predikatze-lana betetzeko, zergatik behar dugu Jehobaren laguntza?
Ba al zenekien?
Astero, aste barruko bileretan predikatzen laguntzeko prestakuntza jasotzen dugu. Hauetako bileraren batera joan bazara, zer pentsatzen duzu eskainitako prestaketari buruz?
6. Jainkoaren predikatzeko agindua obeditzen dugu
Lehen mendean, Jesusen jarraitzaileen aurkariak predikazioa gelditzen saiatu ziren. Lehen kristauek «berri ona defendatzeko» edo legalki ezartzeko zuten eskubidea babestu zuten (Filipoarrei 1:7). Gaur egun, Jehobaren lekukook berbera egiten dugu.a
Irakurri Eginak 5:27-42 eta aztertu elkarrekin:
Zergatik ez diogu predikatzeari utziko? (Ikusi 29, 38 eta 39 bertsetak)
NORBAITEK GALDETU DEZAKE: «Zergatik joaten dira Jehobaren lekukoak atez ate?».
Zer erantzungo zenuke?
LABURPENA
Jesusek bere jarraitzaileak berri onak herrialde guztietan zehar zabaltzeko prestatu zituen. Jehobak bere herriari lan hau egiten laguntzen dio.
Berrikuspena
Nola predikatzen dira berri onak mundu osoan zehar?
Nola erakusten du gure predikazioak lagun hurkoa maite dugula?
Zure ustez, predikatzeak zoriontsu egin ahal gaitu? Zergatik?
GEHIAGO IKASTEKO
Ikusi nola predikatzen duten Jehobaren lekukoek hiri handietan.
Zer egin dute Jehobaren lekukoek errefuxiatuei laguntzeko?
Arreba bat zoriontsua da, bizitza predikatzen pasatzeagatik. Ikusi berak aipatutako arrazoiak.
Auzitegietan hartutako erabaki batzuek predikazioa erraztu dute. Irakurri gehiago honi buruz.
a Jainkoak predikatzeko agindua ematen digu. Horregatik, berri onak zabaltzeko Jehobaren lekukook ez dugu autoritateen baimenik behar.
-
-
Bataioa merezi duen helburua da!Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
-
-
23 IKASGAIA
Bataioa merezi duen helburua da!
Jesusek kristauak bataiatu egin behar direla irakatsi zuen (Irakurri Mateo 28:19, 20). Baina zer da bataioa? Eta zer egin behar du pertsona batek helburu hau betetzeko?
1. Zer da bataioa?
Bataio hitza, hitz greko batetik dator. Hitz honek «urperatu» esan nahi du. Jesus bataiatu zenean, Jordan ibaian urperatu zuten eta ur azpitik atera zen (Markos 1:9, 10). Era berean, benetako kristauak erabat urperatuz bataiatzen dira.
2. Zer erakusten du bataioak?
Bataiatzean pertsonak bere burua Jehobari eskaini diola erakusten du. Nola egiten da eskaintza hau? Bataiatu aurretik otoitz pribatu bat eginez. Otoitz horretan, beti bihotz-bihotzez zerbitzatuko duela esaten dio Jehobari. Horrela, bere buruari uko egitea eta Jesusen irakaspenak eta eredua jarraitzea erabakitzen du (Mateo 16:24). Zer lortzen dute eskaintzak eta bataioak? Jehobaren eta bere zerbitzarien lagun minak izatea.
3. Zer egin behar da bataiora iristeko?
Bataiorako prestatzeko, Jehobari buruz ikasi eta fedea sendotu behar da (Irakurri Hebrearrei 11:6). Zure ezaguera eta fedea handitzen doazen heinean, Jehobari diozun maitasuna ere handitu egingo da. Ondorioz, predikatzeko eta bere arauen arabera bizitzeko nahia izango duzu (2 Timoteori 4:2; 1 Joan 5:3). Pixkanaka, pertsona batek Jehoba pozteko berak gustuko duen moduan bizitzea erabakitzen du. Ondorioz, bere burua Jainkoari eskaintzea eta bataiatzea erabaki dezake (Kolosarrei 1:9, 10).a
SAKONDUZ
Ikusi zer ikasi dezakezun Jesusen bataiotik eta nola prestatu zaitezkeen pauso garrantzitsu hau emateko.
4. Jesusen bataiotik ikasi dezakegu
Irakurri Mateo 3:13-17 Jesusen bataiotik xehetasun gehiago ikasteko. Ondoren aztertu elkarrekin:
Haurtxo bat al zen Jesus bataiatu zenean?
Nola bataiatu zen? Ura zipriztinduz besterik ez?
Bataiatu ondoren, Jesusek bere Aitak emandako lan berezia hasi zuen. Irakurri Lukas 3:21-23 eta Joan 6:38 eta aztertu elkarrekin:
Bataiatu ondoren, zer lani eman zion Jesusek lehentasuna?
5. Bataioa lortu daitekeen helburu bat da
Hasiera batean, eskaintza eta bataioan pentsatzeak estutu ahal gaitu. Hala ere, aurrera egiten duzun heinean, erabaki garrantzitsu hau hartzeko konfiantza izango duzu. Hau egin zuten pertsona batzuk ezagutzeko, ikusi BIDEOA.
Irakurri Joan 17:3 eta Santiago 1:5 eta aztertu elkarrekin:
Zerk lagundu ahal dio pertsona bati bataiora iristen?
A) Eskaintza Jehobari betirako zerbitzatu nahi diogula esanez egiten dugu
B) Bataiatzean Jainkoari bizia eskaini diogula adierazten diegu ikusleei
6. Bataiatzean Jehobaren familiaren parte bihurtzen gara
Bataiatzen garenean, mundu-mailako elkarturiko familia baten parte bihurtzen gara. Nongoak garen edo zer jatorri dugun axola gabe, guztiok sinesmen eta arau moral berberak jarraitzen ditugu. Irakurri 25. Salmoa 14 eta 1 Pedro 2:17 eta aztertu elkarrekin:
Nola eragiten du bataioak Jehobarekin eta bera zerbitzatzen dutenekin dugun harremanean?
ZER DIO JENDEAK? «Ez nago bataiatzeko prest».
Horrela sentitzen bazara, oraindik pentsatzen al duzu bataioa merezi duen helburua dela?
LABURPENA
Jesusek kristauak bataiatu egin behar direla irakatsi zuen. Bataiatu baino lehen, pertsona batek ondorengoa egin behar du: Jehobarengan duen fedea sendotu, bere arauen arabera bizi eta bere bizia Jainkoari eskaini.
Berrikuspena
Zer da bataioa eta zergatik da garrantzitsua?
Zer lotura dute eskaintzak eta bataioak?
Zer egin behar da eskaintza eta bataiora iristeko?
GEHIAGO IKASTEKO
Ikasi zer den, eta zer ez den bataioa.
Ikusi bataioraino aurreratzeko moduak.
Ikusi bataiatzeko erabakia hartu zuen gizon bat, ez zela emozio huts batean oinarritu.
«Egia nire kabuz ezagutzea nahi zuten» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2013 otsailak 1)
Aztertu bataioa zergatik merezi duen helburu bat den, eta nola prestatu zaitezkeen hau lortzeko.
a Pertsona bat beste erlijio batean aurretik bataiatuta badago, berriro bataiatu behar da. Zergatik? Erlijio horrek ez diolako Bibliaren egia irakatsi (Ikusi Eginak 19:1-5 eta 13. ikasgaia).
-