ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN | MARKOS 3-4
Larunbatez sendatu zuen
Zergatik zegoen Jesus minduta erlijio-buruen jarrera zela eta? Larunbataren legea astuna egin zutelako neurri txiki kontaezinak gehituz. Esate baterako, debekatuta zegoen arkakuso bat hiltzea. Bestalde, bizia arriskuan zegoenean soilik zen zilegi sendatzea. Hortaz, ezin ziren hezur hautsiak edo bihurrituak larunbatean sendatu. Argi eta garbi dago erlijio-buruak ez zirela besoa elbarri zuen gizonaz batere arduratzen.