Kristauon zerbitzu eta bizimodua lan-koadernoaren erreferentziak
AZAROAK 4-10
ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN | 1 JOAN 1-5
«Ez itzazu mundua eta munduko gauzak maitatu»
1 Joan 2:15, 16: Ez maitatu mundua, ezta munduko gauzak ere. Mundua maite duenak ez du bere baitan Aitarenganako maitasunik. 16 Izan ere, munduan dagoen guztia –grina txarrak, begietatik sartzen denaren gutizia eta aberastasunen harrokeria– ez dator Aitarengandik, mundutik baizik.
w05 1/1 10 ¶13
Segi Jesusek ezarritako eredua
13 Batzuek munduan dagoen guztia txarra ez dela pentsa dezakete. Hala izan arren, erraza izan daiteke mundua eta bere gauza erakargarriek gu Jehoba zerbitzatzetik desbideratzea. Gainera, munduak ematen duen ezer ez dago Jehobarengana gerturatzeko pentsatua. Beraz, munduko gauzak maitatzera iristen bagara, bide arriskutsutik ibiliko gara hauek berez txarrak ez izan arren (1 Timoteori 6:9, 10). Honetaz gain, munduan dauden gauza asko txarrak dira eta bide okerretik eraman gaitzakete. Biolentzia, materialismoa edota sexu moralgabekeria azpimarratzen dituzten pelikulak edo telebista saioak ikusten baditugu, ekintza hauek onargarri bezala ikusten amaitu dezakegu eta, orduan, tentagarriak izango zaizkigu. Era berean, beraien lehentasuna bizimodua hobetzea edo negozio berrietan sartzea den jendearekin elkartzen bagara, gauza hauek guretzat ere oso garrantzitsuak bihurtu daitezke (Mateo 6:24; 1 Korintoarrei 15:33).
1 Joan 2:17: Mundua eta beronen grinak iragan egiten dira; Jainkoaren nahia betetzen duenak, berriz, betiko irauten du.
w13 8/15 27 ¶18
Azter ezazu zer-nolakoa izan behar zaren
18 Munduko gauzei aurre egiteko beste laguntza bat Joanen hitzak gogoan izatea da: «Mundua eta beronen grinak iragan egiten dira; Jainkoaren nahia betetzen duenak, berriz, betiko irauten du» (1 Joan 2:17). Satanasen sistema betirakoa eta erreala dela dirudi. Sistema honi, ordea, amaiera iritsiko zaio. Satanasen munduak eskaintzen duen ezerk ez du iraunkortasunik. Hau gogoratzeak Satanasen tentaldiak baztertzen lagunduko gaitu.
1 Joan 2:15-17: Ez maitatu mundua, ezta munduko gauzak ere. Mundua maite duenak ez du bere baitan Aitarenganako maitasunik. 16 Izan ere, munduan dagoen guztia –grina txarrak, begietatik sartzen denaren gutizia eta aberastasunen harrokeria– ez dator Aitarengandik, mundutik baizik. 17 Mundua eta beronen grinak iragan egiten dira; Jainkoaren nahia betetzen duenak, berriz, betiko irauten du.
Irakaspen preziatuen bila
1 Joan 2:7, 8: Ene maiteok, ez dizuet agindu berririk adierazten, antzinakoa baizik, hasieratik izan duzuena. Entzun zenuten mezua da antzinako agindu hau. 8 Hala ere, adierazten dizuedan agindua berria da; hori egia dela Kristorengan eta zuengan agertzen da, desagertzen ari baita iluna eta argi egiten du jadanik egiazko argiak.
Jehobaren ohartarazpenak fidagarriak dira
14 Idazki grekoak elkar maitatzeari buruzko aholkuz beterik daude. Jesusek bigarren mandamendurik garrantzitsuena honako hau zela esan zuen: «Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala» (Mt 22:39). Era berean, Jesusen anaierdia zen Santiagok «lege nagusia» zela esan zuen (St 2:8). Joan apostoluak honakoa idatzi zuen: «Ene maiteok, ez dizuet agindu berririk adierazten, antzinakoa baizik, hasieratik izan duzuena» (1 Jn 2:7, 8). Zertaz ari zen hitz egiten Joan «antzinako» agindua esatean? Maitatzearen aginduari buruz ari zen. Agindu hau antzinakoa zen Jesusek «hasieratik» eman zuelako, hau da, hamarkadak lehenago eman zuelako. Aldi berean, berria zen. Egoera berriak jasatean ere, besteenganako maitasun sakrifikatua agertzen jarraitu behar zutelako. Mundu honetan jarrera berekoia izatea oso ohikoa da eta honek besteekiko maitasuna ahuldu dezake. Horregatik, Jesu Kristoren jarraitzaileak izanik, ez al da egia asko eskertzen dugula gure lagun hurkoa maitatzea zein garrantzitsua den ohartaraztea?
1 Joan 5:16, 17: Norbaitek, heriotzara ez daraman bekaturen bat egiten ikusten badu bere senidea, egin beza otoitz eta Jainkoak bizia emango dio; heriotzara ez daraman bekatua egiten dutenei buruz diot hau. Izan ere, bada heriotzara daraman bekatua ere, eta ez dut esaten horren alde eskatzeko. 17 Gaiztakeria oro bekatu da, baina bada heriotzara ez daraman bekaturik.
it-2 635 ¶8
Barkamen
Egokia da otoitzean Jainkoaren barkamena eskatzea beste batzuentzako, baita kongregazio osoarentzako ere. Moisesek hori egin zuen Israelgo nazioarekin, beraien bekatua aitortuz eta barkamena eskatuz. Jehobak begi onez ikusi zuen otoitz hau (Zen 14:19, 20). Salomonek gauza bera egin zuen tenplua eskaintzean. Jehobari otoitz egin zion herria barkatzeko eskatuz, hauek bekatu egin eta bide okerretik itzuliko zirenerako (1 Erg 8:30, 33-40, 46-52). Esdrasek, herrira itzuli ziren juduak ordezkatuz, jendaurrean aitortu zituen hauen bekatuak. Bihotzez eginiko otoitz eta aholkuari esker, herriak Jehobaren barkamena lortzeko beharrezkoak ziren ekintzak egin eta neurriak hartu zituzten (Esd 9:13–10:4, 10-19, 44, NW). Santiagok espiritualki gaixo zegoenari arduradunengana jotzeko esan zion, bere alde otoitz egin zezaten eta bekaturik egin balu, hau barkatua izateko (St 5:14-16). Hala ere, «bada heriotzara daraman bekatua», espiritu santuaren aurkako bekatua. Hau bekatuan nahita jardutea da eta honek ez du barkamenik. Kristau batek ez luke modu honetan bekatu egin dutenen alde otoitzik egin behar (1 Jn 5:16; Mt 12:31; Heb 10:26, 27; ikusi ESPÍRITU; PECADO).
Biblia-irakurketa
1 Joan 1:1–2:6: Hasieratik zen biziaren hitza, entzun eta geure begiz ikusi duguna, begiratu eta geure eskuz ukitu duguna, iragartzen dizuegu. 2 Izan ere, bizia agertu egin zen, ikusi egin dugu eta beronen lekuko gara; Aitarekin zegoen eta guri agertu zitzaigun betiko bizia iragartzen dizuegu. 3 Ikusi eta entzun duguna dizuegu zuei ere iragartzen, zuek ere gurekin elkartasunean bizi zaitezten. Eta gure elkartasuna Aitarekin eta honen seme Jesu Kristorekin da. 4 Eta gauzok idatzi, gure poza bete-betea izan dadin idazten ditugu. 5 Hona hemen Jesu Kristogandik entzuna dugun mezua eta zuei iragartzen dizueguna: Jainkoa argia da, eta berarengan ez da inolako ilunik. 6 Berarekin elkartasunean bizi garela esan eta ilunpetan baldin bagabiltza, gezurra diogu eta ez gara egiaren arabera ari. 7 Baina argitan bagabiltza, Jainkoa ere argitan dagoen bezala, elkartasuna dugu geure artean, eta haren Seme Jesusen odolak bekatu guztitik garbitzen gaitu. 8 Bekaturik ez dugula esaten badugu, geure burua engainatzen dugu, eta egia ez dago gure baitan. 9 Geure bekatuak aitortzen baditugu, ordea, leiala eta zuzena den Jainkoak bekatuak barkatu eta gaiztakeria orotatik garbituko gaitu. 10 Bekaturik ez dugula egin esaten badugu, gezurti egiten dugu bera, eta haren mezua ez dugu geuregan.
2 Seme-alabatxook, bekaturik egin ez dezazuen idazten dizuet hau. Baina, norbaitek bekatu egiten badu, badugu Laguntzailea Aitaren aurrean: zuzena den Jesu Kristo. 2 Hark bere burua eskaini zuen gure bekatuak barkatzeko, eta ez gureak bakarrik, baita mundu osoarenak ere. 3 Jainkoaren aginduak betetzen baditugu, ziur dakigu bera ezagutzen dugula. 4 «Ezagutzen dut Jainkoa» esan eta haren aginduak betetzen ez dituena gezurti da, eta egia ez du beregan. 5 Haren mezua onartzen duenarengan, berriz, Jainkoaren maitasuna bere betera iritsi da: horrela dakigu berarekin bat eginik gaudena. 6 Jainkoarekin bat eginda dagoela dioenak Jesusek jokatu zuen bezalaxe jokatu behar du.
HOBETU PREDIKATZE-LANEAN
Hasiera 1:27, 28: Jainkoak, beraz, bere antzeko egin zuen gizakia, Jainkoaren beraren irudira egin zuen; ar eta eme egin zituen. 28 Eta bedeinkatu egin zituen, esanez: «Sor itzazue umeak eta ugaldu, bete lurra eta izan haren nagusi; mendera itzazue itsasoko arrainak, zeruko hegaztiak eta lurrean narraska dabiltzan piztia guztiak».
Josue 21:45: Jaunak israeldarrei egindako promes eder haietarik batek ere ez zuen huts egin, denak bete ziren.
Apokalipsia 21:4: Haien begietako malkoak xukatuko ditu, eta ez da gehiago heriotzarik izango, ez dolurik, ez negarrik, ez nekerik, lehengo mundua betiko desagertua baita».
KRISTAUON BIZIMODUA
«Baztertu munduaren eragina ezkontza prestatzean»
1 Korintoarrei 10:31: Nolanahi ere, nahiz jan, nahiz edan, nahiz beste edozer egin, egizue dena Jainkoaren aintzarako.
1 Joan 2:15, 16: Ez maitatu mundua, ezta munduko gauzak ere. Mundua maite duenak ez du bere baitan Aitarenganako maitasunik. 16 Izan ere, munduan dagoen guztia –grina txarrak, begietatik sartzen denaren gutizia eta aberastasunen harrokeria– ez dator Aitarengandik, mundutik baizik.
Galaziarrei 5:19-21: Giza grinetatik sortzen diren egintzak ezagunak dira: lizunkeria, zikinkeria, jokaera biziotsua, 20 idolatria, sorginkeria, etsaigoak, haserreak, bekaizkeria, gorrotoak, norgehiagokeria, alderdikeria, zatiketak, 21 ikusezina, hordikeria, sabelkeria eta horrelakoak. Eta lehen esan nizuena diotsuet berriro ere: Horrela jokatzen dutenek ez dute Jainkoaren erreinua ondare jasoko.
1 Timoteori 2:9: Emakumeei dagokienez, dabiltzala egoki jantzita, lotsaz eta eratsu atondurik; ez daitezela apain orrazkera nabarmenez, urrez, harribitxiz edota soineko aberatsez,
Joan 2:9, 10: Mahaizainak ardo bihurtutako ura dastatu zuen, nongoa zen jakin gabe; zerbitzariek, bai, bazekiten, beraiek atera baitzuten ura. Ardo berria dastatu zueneko, senarrari dei egin 10 eta esan zion: «Jende guztiak ardorik onena atera ohi du lehenik eta, jendea aski edanda dagoenean, arruntagoa; zuk, berriz, orain arte gorde duzu ardorik onena».
AZAROAK 11-17
ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN | 2 JOAN 1-13; 3 JOAN 1-14; JUDAS 1-25
«Borroka egin behar dugu egian mantentzeko»
Judas 3: Ene maiteok, gogo bizia nuen denoi dagokigun salbamenaz zuei idazteko; baina, orain, beharrak agindurik idazten dizuet eta arren eskatzen borroka egin dezazuela fedearen alde, Jainkoarenak direnei behin betiko eman zaien fedearen alde.
w04 9/15 11-12 ¶8-9
Jarrai ezazue Jaunarengan indarra lortzen
8 Satanasen azpikeriak ezagunak ditugu Idazkiek bere oinarrizko taktikak azaltzen dizkigutelako (2 Korintoarrei 2:11). Job gizon zuzenaren aurka honako erasoak erabili zituen Satanasek: arazo ekonomiko larriak, maite zituenen heriotza, familiaren aurkaritza, sufrimendu fisikoa eta lagun faltsuek egindako oinarririk gabeko kritikak. Job deprimitu egin zen eta Jainkoak utzi egin zuela sentitu zuen (Job 10:1, 2). Gaur egun, Satanasek arazo hauek zuzenean ez sortu arren, kristauei eragiten diete eta Satanasek bere alde erabili ditzake.
9 Azken egun hauetan arrisku espiritualak ugaritu egin dira. Helburu materialak espiritualen gainetik jartzen diren munduan bizi gara. Komunikabideetan onargarriak ez diren sexu-harremanak azaltzen dira behin eta berriz, hauek zoriontasuna sortzen dutela adieraziz atsekabearen ordez. Eta gehiengoa «Jainkoaren baino atseginen maitaleago» bihurtu da (2 Timoteori 3:1-5). Pentsaera honek gure oreka espirituala arriskuan jarri dezake ez badugu fedearen alde gogor borrokatzen (Judas 3).
Judas 3: Ene maiteok, gogo bizia nuen denoi dagokigun salbamenaz zuei idazteko; baina, orain, beharrak agindurik idazten dizuet eta arren eskatzen borroka egin dezazuela fedearen alde, Jainkoarenak direnei behin betiko eman zaien fedearen alde.
Irakaspen preziatuen bila
Judas 4, NW: Nire arrazoia Idazkiek aspalditik kondenatu zituzten gizon batzuk zuen artean isilean sartu direla da; ez dute Jainkoa errespetatzen, jokabide lotsagabean aritzeko Jainkoaren merezi gabeko onginahia aitzakiatzat hartzen dute eta gure jabe bakarra eta Jauna den Jesu Kristori faltsuak direla erakusten dute.
Judas 12, NW: Hauek zuen maitasun festetan parte hartzen duten ur azpian ezkutaturiko arrokak dira, beldurrik gabe jaten duten artzainak; haizeak hona eta hara eramaten dituen ur gabeko hodeiak; fruiturik gabeko zuhaitzak udazken amaieran, bi aldiz hil eta sustraitik aterata izan direnak;
it-1 125
Maitasun festak
Maitasun festa hauek nolakoak ziren eta zenbat aldiz ospatzen ziren ez du esaten Bibliak (Ju 12, NW). Hauek ez ziren Jesu Kristok edo bere apostoluak agindutako ospakizunak eta, argi dago, ez direla agindu edo iraunkorrak diren zerbait bezala hartu behar. Batzuek diotenez, kristau aberatsek pobreak ziren anai-arrebak gonbidatzeko ospatzen zituzten otordu hauek. Elkarren arteko anaitasun ederrean janari oparo honetaz gozatzen zuten guztiek, hauen artean, umezurtzak, alargunak, aberatsak eta pobreak.
it-2 861
Arroka
Beste hitz greko batek (spi·lasʹ) ur azpian ezkutaturik dagoen arroka edo arrezifearekin lotura du. Judasek kongregazioan isilean sartu ziren eta asmo ustelak zituzten gizon batzuei buruz hitz egiteko erabiltzen du. Ezkutuan zeuden arrokak itsasontzientzako arriskutsuak ziren bezala, gizon hauek kongregazioko kideentzat ere arriskutsuak ziren. Honakoa dio gizon hauei buruz: «Hauek zuen maitasun festetan parte hartzen duten ur azpian ezkutaturiko arrokak dira» (Ju 12, NW).
Judas 14, 15, NW: Bai, Adamen leinuan zazpigarrena zenak, Henokek ere, honakoa profetizatu zuen beraiei buruz ondorengoa esan zuenean: «Begira! Jehoba bere milaka eta milaka santuekin etorri zen 15 beraien aurkako epaia betetzera eta gaiztoak kondenatzera gaiztakeriaz egin zituzten ekintza gaiztoengatik eta bekatari gaiztoek bere aurka esan zituzten gauza iraingarri guztiengatik».
wp17.1 12 ¶1
Asko poztu zuen Jainkoa
Zer profetizatu zuen Henokek? Honako hau: «Begira! Jehoba bere milaka eta milaka santuekin etorri zen beraien aurkako epaia betetzera eta gaiztoak kondenatzera gaiztakeriaz egin zituzten ekintza gaiztoengatik eta bekatari gaiztoek bere aurka esan zituzten gauza iraingarri guztiengatik» (Judas 14, 15. NW). Agian ikusi duzun lehen gauza Henokek profezia lehenaldian esan zuela da, hau da, Jainkoak dagoeneko egina izango balu bezala. Hau beranduago emandako profezia askok jarraitu duten eredua da. Ideia honakoa da: Profetak esaten duena beteko dela horren ziurra da, jada gertatu izan balitz bezala deskribatzen duela! (Isaias 46:10).
wp17.1 12 ¶3
Asko poztu zuen Jainkoa
Henoken fedeak honetan pentsatzera bultzatu beharko gintuzke: mundua Jainkoak ikusten duen moduan ikusten dugun ala ez. Henokek ausardiaz predikatu zuen epaia, oraindik indarrean dago. Bere eguneko munduari aplikatzen zion modu berean aplikatzen dio gaur egungo munduari. Henoken abisuarekin bat eginez, Jehobak uholde handia ekarri zuen Noeren garaiko mundu gaiztoaren aurka. Suntsipen hau oraindik etortzear dagoen suntsipen handiago baten eredu da (Mateo 24:38, 39; 2 Pedro 2:4-6). Gaur egun, orduan bezalaxe, mundu gaizto honen aurka epai zuzena betetzeko prest dago Jainkoa bere milaka eta milaka santuekin. Gutako bakoitzak Henoken abisuari duen garrantzia eman behar diogu eta besteei zabaldu behar diegu. Agian lagunak eta familiak gugandik urrunduko dira eta, batzuetan, bakarrik sentitu gaitezke. Baina Jehobak inoiz ez zuen Henok bakarrik utzi. Era berean, gaur egun ere, Jehobak ez ditu inoiz bere zerbitzari leialak bakarrik utziko!
Biblia-irakurketa
2 Joan 1-13: Nik, Jaunaren ikasle zahar honek, Jaunak aukeraturiko eliz elkarte horri eta eliztar guztioi idazten dizuet. Egiaz maite zaituztet nik, eta nik ez ezik, baita egia ezagutzen duten guztiek ere, 2 guregan irauten duen eta betiko gurekin izango den egiarengatik. 3 Grazia, errukia eta bakea zuekin, Jainko Aitaren eta beronen Seme Jesu Kristoren partetik, egiaz eta maitasunez. 4 Biziki poztu naiz jakitean zuen artean badirela egiaren arabera bizi direnak, Aitarengandik hartu dugun aginduari jarraituz. 5 Eta orain, eliz elkarte agurgarri horri, arren eskatzen dizut elkar maita dezagula. Ez dizut agindu berri bat idazten, hasieratik duguna bera baizik. 6 Eta maitasuna Jainkoaren aginduen arabera bizitzea da. Eta hasieratik entzun duzuen bezala, agindu hau da zuen jokabidea arautu behar duena. 7 Engainatzaile asko sortu da munduan, Jesu Kristo egiazko gizon egin dela aitortzen ez duen asko. Hauek dira engainatzailea eta antikristoa. 8 Ibil zaitezte kontuz, gure lanaren fruitua gal ez dezazuen, sari oparoa jaso dezazuen baizik. 9 Kristoren irakatsietan iraun gabe, aurrerago joan nahi duenak ez du Jainkoa berekin. Irakatsietan dirauenak, berriz, berekin ditu Aita eta Semea. 10 Norbait zuengana joan eta irakatsi hau ez badarama, ez onartu etxean, ezta agurtu ere; 11 halakoa agurtzen duena haren egintza gaiztoen partaide egiten da. 12 Zuei zer esanik asko dudan arren, ez dut paperez eta tintaz egin nahi. Zuengana joatea espero dut eta aurrez aurre hitz egitea; horrela poz bete-betea izango dugu elkarrekin. 13 Jainkoak aukeratu duen eta zure ahizpa den eliz elkarte honetako kideek agurtzen zaituzte.
AZAROAK 18-24
ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN | APOKALIPSIA 1-3
«Ezagun-ezagunak ditut zure egintzak»
Apokalipsia 1:20: Hona nire eskuineko eskuan ikusi dituzun zazpi izarren eta urrezko zazpi argimutilen esanahia: zazpi izarrak zazpi eliz elkarteen aingeruak dira, eta zazpi argimutilak zazpi eliz elkarteak».
w12 10/15 13-14 ¶8
Zein espiritu dugu?
8 Espiritu mota hau baztertzeko honakoa gogoratu dezakegu: Jesusek eskuineko eskuan zazpi izar dituela esaten duela Bibliak. «Izar» hauek arduradun gantzutuak irudikatzen dituzte eta, zabalduz, kongregazioetako arduradun guztiak. Jesusek eskuan dituen izarrak egokia iruditzen zaion moduan gidatu ditzake (Ap 1:16, 20). Beraz, kongregazio kristauaren buru izanik, Jesusek arduradun-taldeen erabateko kontrola du. Arduradun-talde bateko norbaitek zuzenketa behar badu, «begiak sugarra bezalakoak» dituena bere une eta modu egokian arduratuko da hau egiteaz (Ap 1:14). Bitartean, espiritu santuz izendatuak izan direnei dagokien errespetua adierazten jarraituko diegu hau esan baitzuen Paulok: «Egin zeuen zuzendarien esanak eta izan horien menpeko, zuetaz arduratzen baitira eta zuen kontu eman beharko baitiote Jainkoari; horrela, beren egitekoa atseginez bete ahal izango dute eta ez marmarka; honek ez lizueke inolako onik ekarriko» (Heb 13:17).
Apokalipsia 2:1, 2: Idatz iezaiozu Efesoko eliz elkartearen aingeruari: Hona zer dioen zazpi izarrak bere eskuineko eskuan dauzkanak, urrezko zazpi argimutilen erdian dabilenak: 2 Ezagun-ezagunak ditut zure egintzak, zure lanbide neketsua eta eroapena. Badakit ezin duzula jende gaiztoa jasan, eta, benetan apostolu izan gabe, beren buruak apostolutzat zituztenak aztertu eta gezurtitzat utzi dituzula.
w12 4/15 29 ¶11
Jehobak salbamenerako gordetzen gaitu
11 Apokalipsia 2 eta 3ko agerpenean, aintzaz beteriko Jesu Kristo Asia Txikiko zazpi kongregazioak ikuskatzen agertzen da. Agerpenak adierazten duenez, Jesusek ez ditu joera orokorrak ikusten egoera zehatzak baizik. Kasu batzuetan, kongregazioko kide batzuk ere aipatzen ditu eta, kasuaren arabera, zoriondu edo aholkatu egiten ditu. Zer esan nahi du honek? Agerpen honen betekizunean, zazpi kongregazioek 1914 ezkero bizi diren kristau gantzutuak irudikatzen dituzte. Ondorioz, zazpi kongregazioei emandako aholkuek Jainkoaren herriko kongregazio guztiei aplikatzen diete. Beraz, ondorio honetara iritsi gaitezke: Jehoba bere herria gidatzen ari dela bere Semearen bitartez. Nola laguntzen gaitu gida honek?
w01 1/15 20-21 ¶20
Mantendu Jehobaren erakundearen pausoan
20 Etengabe aurrera doan Jehobaren erakundearen pausoan mantentzeko, Jehobak Jesusi eman dion eginkizuna onartzea beharrezkoa da. Jehobak Jesus kongregazioaren «buru» izendatu du (Efesoarrei 5:22, 23). Aipatzekoa da Isaias 55:4ak esaten diguna ere: «Nik [Jehobak] herrientzako testigu jarri nuen hura, nazioen buruzagi eta agintari». Inongo dudarik gabe, Jesusek badaki aurrea nola eraman . Gainera, bere ardiak eta hauen ekintzak ezagutzen ditu. Izan ere, Asia Txikiko zazpi kongregazioak ikuskatzean honakoa esan zuen bost aldiz: «Ezagun-ezagunak ditut zure egintzak» (Apokalipsia 2:2, 19; 3:1, 8, 15). Honetaz gain, Jesusek, Jehobak bezala, gure beharrak ere ezagutzen ditu. Otoitz nola egin behar den azaldu aurretik hau esan zuen: «Bai baitaki zuen Aitak zeren beharra duzuen, zuek eskatu baino lehen» (Mateo 6:8-13).
Apokalipsia 1:20: Hona nire eskuineko eskuan ikusi dituzun zazpi izarren eta urrezko zazpi argimutilen esanahia: zazpi izarrak zazpi eliz elkarteen aingeruak dira, eta zazpi argimutilak zazpi eliz elkarteak».
Apokalipsia 2:1, 2: Idatz iezaiozu Efesoko eliz elkartearen aingeruari: Hona zer dioen zazpi izarrak bere eskuineko eskuan dauzkanak, urrezko zazpi argimutilen erdian dabilenak: 2 Ezagun-ezagunak ditut zure egintzak, zure lanbide neketsua eta eroapena. Badakit ezin duzula jende gaiztoa jasan, eta, benetan apostolu izan gabe, beren buruak apostolutzat zituztenak aztertu eta gezurtitzat utzi dituzula.
Irakaspen preziatuen bila
Apokalipsia 1:7: Hara, hodei artean dator! Guztiek ikusiko dute, baita zulatu zutenek ere, eta lurreko arraza guztiek hileta-negarra egingo dute harengatik. Bai. Amen.
Jainkoaren Erreinuak bere etsaiak suntsitzen ditu
10 Epaia ematen da. Jainkoaren Erreinuaren etsai guztiak beraien agonia handituko duen gertakari bat ikustera behartuak izango dira. Hau dio Jesusek: «Gizonaren Semea hodei artean ahalmen eta aintzaz beterik etortzen ikusiko dute» (Mk 13:26). Naturaz gaindiko botere erakusketa honek Jesus bere epaia ematera etorri dela adieraziko du. Azken egunei buruzko profezia honen beste atal batean, Jesusek une horretan emango duen epaiaren xehetasun gehiago adierazten ditu. Hauek ardiak eta akerrei buruzko parabolan aurkitzen ditugu (Irakurri Mateo 25:31-33, 46). Jainkoaren Erreinuaren alde leialki daudenak «ardi» gisa izango dira epaituak eta euren buruak altxatuko dituzte «askapena» hurbil dutela ohartzean (Lk 21:28). Bestalde, Erreinuaren aurkariak «aker» gisa izango dira epaituak eta «bular-joka ariko dira» betiko suntsituak izango direla ohartzean (Mt 24:30; Ap 1:7).
Apokalipsia 2:7: Ulertzeko gauza denak uler beza Espirituak eliz elkarteei esaten diena. Garaileari Jainkoaren paradisuan dagoen bizi-arbolako fruituetatik emango diot jaten.
w09 1/15 31 ¶1
Apokalipsia liburuaren ideia azpimarragarriak
2:7. Zer da «Jainkoaren paradisua»? Hitz hauek kristau gantzutuei zuzenduak daudenez, hemen aipatzen den paradisua zeruko erreinua izan behar da, hau da, Jainkoaren presentzia. Gantzutu leialen saria «bizi-arbolako fruituetatik» jatea izango da. Hilezkortasuna jasoko dute (1 Ko 15:53).
Biblia-irakurketa
Apokalipsia 1:1-11: Hau da Jainkoak Jesu Kristori egin zion agerpena, honek bere zerbitzariei laster gertatuko dena erakuts ziezaien. Bere aingerua bidaliz jakinarazi zion Joan bere zerbitzariari. 2 Eta honek aitortzen du ikusitako guztia Jainkoaren mezua dela, Jesu Kristok baieztatua. 3 Zorionekoak mezu profetiko hau irakurri eta entzuten dutenak, eta bertan idatziari jaramon egiten diotenak, beteko den garaia hurbil baitago! 4 Nik, Joanek, Asia probintziako zazpi eliz elkarteei: grazia eta bakea zuei Jainkoaren –den, zen eta etortzekoa denaren– partetik eta beraren tronuaren aurrean dauden zazpi espirituen partetik; 5 baita Jesu Kristoren partetik ere, testigu leial, hildakoen artetik lehenengo piztu eta lurreko erregeen buruzagi denaren partetik. Maite gaituenari eta bere odolaz geure bekatuetatik askatu gintuenari, 6 Jainkoarentzat, bere Aitarentzat, errege-herri eta apaiz egin gaituenari, aintza eta agintea menderen mendetan! Amen. 7 Hara, hodei artean dator! Guztiek ikusiko dute, baita zulatu zutenek ere, eta lurreko arraza guztiek hileta-negarra egingo dute harengatik. Bai. Amen. 8 «Neu naiz Alfa eta Omega–dio Jainko Jaunak–, dena, zena eta etortzekoa, ahalguztiduna». 9 Ni, Joan, zuen anaia eta Jesusen maitasunagatik atsekabean eta erreinuaren itxaropen iraunkorrean zuen kideko naizen hau, Patmos izeneko uhartean nengoen erbesteratua Jainkoaren hitzarengatik eta Jesusen testigantza egiteagatik. 10 Jaunaren egunean Espirituak hartu ninduen, eta neure ostean ahots handia entzun nuen turuta-hotsa bezalakoa. 11 Hau zioen: «Idatz ezazu liburu batean ikusiko duzuna, eta bidali zazpi eliz elkarte hauei: Efeso, Esmirna, Pergamo, Tiatira, Sardes, Filadelfia eta Laodizeako eliz elkarteei».
KRISTAUON BIZIMODUA
«Jehobak gure beharrak ezagutzen ditu»
Mateo 24:45: «Izan zaitezte morroi leial eta zentzuduna bezala, nagusiak etxeko morroiei bere orduan janaria banatzeko eginkizuna eman diona bezala.
AZAROAK 25-ABENDUAK 1
ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN | APOKALIPSIA 4-6
«Lau zaldunen ibilera»
Apokalipsia 6:2: Begiratu eta zaldi zuri bat ikusi nuen. Zaldiaren gainekoak uztaia zeukan; Jainkoak koroa eman zion, eta hura, beti garaile, berriro ere garaitzera atera zen.
wp17.3 4 ¶3
Nortzuk dira lau zaldunak?
Nor da zaldi zuriaren zalduna? Zaldun hau nor den jakiteko gakoa Apokalipsian aurkitzen dugu. Liburu honetan bertan, aurrerago, «Jainkoaren hitza» deitzen zaio (Apokalipsia 19:11-13). Titulu hau, Hitza, Jesusi dagokio Jainkoaren bozeramaile lanak egiten dituelako (Joan 1:1, 14). Honetaz gain, «erregeen Errege eta jaunen Jaun» deitzen zaio. Gainera, «Leial» eta «Egiazko» gisa deskribatzen zaio (Apokalipsia 19:16). Argi eta garbi dago, errege-gerlari bezala aritzeko autoritatea duela eta ez duela bere boterea ustelkeriaz edo gehiegikeriaz erabiliko. Hala ere, galdera batzuk sortzen dira.
wp17.3 4 ¶5
Nortzuk dira lau zaldunak?
Noiz hasi zuten zaldunek euren ibilera? Ikusi lehen zaldunak, Jesusek, bere ibilera koroa jasotzean hasten duela (Apokalipsia 6:2). Noiz izan zen Jesus Errege koroatua zeruan? Hau ez zen hil ondoren zerura itzuli zenean izan. Bibliak adierazten duenez, itxaroten egon zen denboraldi batez (Hebrearrei 10:12, 13). Jesusek bere jarraitzaileei denbora tarte hori noiz amaituko zen eta bere erregetza zeruan noiz hasiko zen nola jakin zezaketen azaldu zien. Bere erregetzaren hasieran munduko egoera okerrera biratuko zela esan zuen. Gerrak, goseteak eta izurriteak izango ziren (Mateo 24:3, 7; Lukas 21:10, 11). 1914an Lehen Mundu Gerra hasi eta gutxira, garai hura hasi zela argi ikusi zitekeen. Arazoz jositako garai honi Bibliak azken egunak deitzen dio (2 Timoteori 3:1-5).
Apokalipsia 6:4-6: Beste zaldi bat, gorria, atera zen; haren gainekoari Jainkoak ezpata handi bat eman zion eta lurretik bakea kentzeko ahalmena, horrela gizakiek elkar hil zezaten. 5 Bildotsak hirugarren zigilua ireki zuenean, hirugarren izakiak hau esaten zuela entzun nuen: «Zatoz». Begiratu eta zaldi beltz bat ikusi nuen. Haren gainekoak balantza bat zuen eskuan, 6 eta ahots antzeko bat entzun nuen lau izakien artean esaten: «Kilo bat gari bakarrik eguneko soldataz; hiru kilo garagar bakarrik eguneko soldataz; baina ez hondatu olioa eta ardoa».
wp17.3 5 ¶2
Nortzuk dira lau zaldunak?
Zaldun honek gerra irudikatzen du. Ikusi ezazu ez duela bakea nazio gutxi batzuetatik bakarrik kentzen, lur osotik baizik. 1914an, historian lehen aldiz, mundu-mailako gerra bat hasi zen. Honi Bigarren Mundu Gerrak jarraitu zion oraindik eta suntsipen handiagoa eraginez. Kalkulu batzuen arabera, 1914 ezkero gerrengatik edo gatazka armatuengatik hildako pertsonen kopurua 100 milioi baino gehiagokoa izan da! Gainera, zaurituen kopurua ere sekulakoa izan zen.
wp17.3 5 ¶4-5
Nortzuk dira lau zaldunak?
«Begiratu eta zaldi beltz bat ikusi nuen. Haren gainekoak balantza bat zuen eskuan, eta ahots antzeko bat entzun nuen lau izakien artean esaten: “Kilo bat gari bakarrik eguneko soldataz; hiru kilo garagar bakarrik eguneko soldataz; baina ez hondatu olioa eta ardoa”» (Apokalipsia 6:5, 6).
Zaldun honek gosea irudikatzen du. Honako irudia ikusten dugu: janaria errazionatzen da eta hau hain gogorra da kilo bat garik denario bat balio duela, lehen mendean egun osoko lanaren ordaina! (Mateo 20:2). Txanpon berdinarekin hiru kilo garagar erosi zitezkeen. Hau garia baino kalitate gutxiagokoa ikusten zen. Nola elikatu zitekeen familia handi bat horren janari gutxirekin? Jendeari oinarrizko elikagaiak errazionatzeko ohartarazten zaio. Garai eta kultura hartan oinarrizko elikagaien artean oliba-olioa eta ardoa egoten ziren.
Apokalipsia 6:8: Begiratu eta zaldi horixka bat ikusi nuen. Gainekoak Herio zuen izena, eta bere erreinukoek jarraitzen zioten. Lurraren laurdenaren gain ahalmena eman zion Jainkoak, ezpata, gosete, heriotza eta lurreko piztien bitartez jendea hiltzeko.
wp17.3 5 ¶8-10
Nortzuk dira lau zaldunak?
Laugarren zaldunak izurriteek edo beste arrazoi batzuek eragindako heriotza irudikatzen du. 1914 urtetik gutxira, Espainiar gripeak milioika pertsona hil zituen. Ziurrenik 500 milioi inguru kutsatu ziren gaixotasun honekin. Honek mundu osoan zehar hiru pertsonetatik bat gaixotu zela esan nahi du!
Baina Espainiar gripea hasiera besterik ez zen izan. Adituen arabera 20. mendean ehunka milioi pertsona hil ziren baztangaren ondorioz. Gaur egun, medikuntzan aurrerapen handiak izan arren, milioika lagunen bizia mozten duten gaixotasunak ditugu, esaterako, HIESa, tuberkulosia eta malaria.
Emaitza beti bera da: heriotza. Berdin dio hau zer arrazoirengatik iristen den, gerrak, gosea edo izurriteak. Gupidarik ez erakutsiz, heriotzak biktimak gehitzen jarraitzen du inongo itxaropenik eman gabe.
Apokalipsia 6:2: Begiratu eta zaldi zuri bat ikusi nuen. Zaldiaren gainekoak uztaia zeukan; Jainkoak koroa eman zion, eta hura, beti garaile, berriro ere garaitzera atera zen.
Apokalipsia 6:4-6: Beste zaldi bat, gorria, atera zen; haren gainekoari Jainkoak ezpata handi bat eman zion eta lurretik bakea kentzeko ahalmena, horrela gizakiek elkar hil zezaten. 5 Bildotsak hirugarren zigilua ireki zuenean, hirugarren izakiak hau esaten zuela entzun nuen: «Zatoz». Begiratu eta zaldi beltz bat ikusi nuen. Haren gainekoak balantza bat zuen eskuan, 6 eta ahots antzeko bat entzun nuen lau izakien artean esaten: «Kilo bat gari bakarrik eguneko soldataz; hiru kilo garagar bakarrik eguneko soldataz; baina ez hondatu olioa eta ardoa».
Apokalipsia 6:8: Begiratu eta zaldi horixka bat ikusi nuen. Gainekoak Herio zuen izena, eta bere erreinukoek jarraitzen zioten. Lurraren laurdenaren gain ahalmena eman zion Jainkoak, ezpata, gosete, heriotza eta lurreko piztien bitartez jendea hiltzeko.
Irakaspen preziatuen bila
Apokalipsia 4:4: Tronuaren inguruan hogeita lau aulki zeuden, eta aulkietan eseriak hogeita lau zahar, jantzi zuriak soinean eta urrezko koroak buruan zituztela.
Apokalipsia 4:6: eta aulkiaren aurrean itsaso antzeko zerbait hedatzen zen, kristala bezain gardena. Tronuaren erdian eta inguruan lau izaki bizidun zeuden, begiz beteak atzetik eta aurretik.
re 76-77 ¶8
Jehobaren zeruko tronuaren handitasuna
8 Joanek bazekien apaizak tabernakuluan zerbitzatzeko izendatuak izaten zirela. Beraz, harrituta geratuko zen orain deskribatzen duena ikustean: «Tronuaren inguruan hogeita lau aulki zeuden, eta aulkietan eseriak hogeita lau zahar, jantzi zuriak soinean eta urrezko koroak buruan zituztela» (Apokalipsia 4:4). Apaizen ordez, 24 zahar daude tronuetan errege gisa koroaturik. Nortzuk dira 24 zahar hauek? Kristau kongregazioko gantzutuak dira. Hauek berpiztuak izan dira eta Jehobak promestu zien lekuan daude zeruan. Nola dakigu hau?
re 80 ¶19
Jehobaren zeruko tronuaren handitasuna
19 Zer irudikatzen dute izaki hauek? Beste profeta batek, Ezekielek, emandako ikuskari batek erantzuna aurkitzen laguntzen gaitu. Ezekielek Jehoba zeruko gurdiko tronuan eserita ikusten du eta berarekin lau izaki bizidun daude. Hauek Joanek deskribatzen dituen antzeko ezaugarriak dituzte (Ezekiel 1:5-11, 22-28). Beranduago, Ezekielek berriro gurdiko tronua ikusten du izaki bizidunekin batera. Oraingoan, hala ere, izaki bizidun hauez hitz egitean kerubinak direla esaten du (Ezekiel 10:9-15). Hortaz, Joanek ikusten dituen lau izaki bizidunek Jainkoak dituen kerubinak irudikatu behar dituzte. Kerubinak Jainkoaren erakundearen zeruko alderdian maila handia duten izakiak dira. Joanentzat ez zen arraroa izango kerubinak Jehobarengandik horren hurbil ikustea. Izan ere, tabernakuluaren antolaketan urrezko bi kerubin zeuden Jehobaren tronua irudikatzen zuen itun-kutxaren estalkiaren gainean. Jehobak bi kerubin hauen artetik ematen zizkien aginduak israeldarrei (Irteera 25:22; 80. Salmoa 1).
Apokalipsia 5:5: Orduan, zaharretariko batek esan zidan: «Ez egin negarrik; hara, Judaren leinuko lehoiak, Daviden kimuak eskuratu du garaipena, eta beronek irekiko ditu liburua eta zazpi zigiluak».
cf 36 ¶5-6
«Hara, Judaren leinuko lehoia»
5 Lehoia askotan ausardiarekin lotzen da. Egon al zara inoiz aurrez aurre lehoi heldu batekin? Hala bada, ziurrenik berarengandik babestuta egongo zinateke, agian hesi batez zoo batean. Hala ere, horrelako bizipen bat beldurgarria izan daiteke. Animalia indartsu eta handi honen aurpegiari begiratzen diozunean eta berak etengabe begiratzen zaituenean, beste edozer gauzetatik ihesi imajinatzea ere zaila da. Bibliak honakoa dio lehoiari buruz: «Lehoia, animalien arteko ausartena, inoren aurrean atzera egiten ez duena» (Esaera Zaharrak 30:30). Hori da Jesu Kristok duen ausardia.
6 Azter dezagun nola adierazten duen Jesusek lehoiak bezalako ausardia hiru modutara: egiaren alde egitean, justizia defendatzean eta aurkaritzari aurre egitean. Gainera, izatez ausartak izan edo ez, guztiok Jesusen ausardia imitatu dezakegula ikusiko dugu.
Biblia-irakurketa
Apokalipsia 4:1-11: Ondoren, ikuskari bat izan nuen. Irekitako ate bat ikusi nuen zeruan, eta lehen mintzatua zitzaidan turuta-hotsa bezalako ahotsak esan zuen: «Igo hona, eta ondoren gertatzekoak direnak erakutsiko dizkizut». 2 Bat-batean, Espirituak hartu ninduen. Tronu bat ikusi nuen zeruan eta tronuan norbait eseria. 3 Tronuan eseriak jaspe eta kornalina harrien itxura zuen, eta tronuaren inguruan esmeralda antzeko ortzadarra zegoen. 4 Tronuaren inguruan hogeita lau aulki zeuden, eta aulkietan eseriak hogeita lau zahar, jantzi zuriak soinean eta urrezko koroak buruan zituztela. 5 Tronutik tximistak, danbatekoak eta trumoiak ateratzen ziren; aulkiaren aurrean zazpi argi-zuzi zeuden sutan, Jainkoaren zazpi espirituak adierazten zituztenak, 6 eta aulkiaren aurrean itsaso antzeko zerbait hedatzen zen, kristala bezain gardena. Tronuaren erdian eta inguruan lau izaki bizidun zeuden, begiz beteak atzetik eta aurretik. 7 Lehen izakia lehoi antzekoa zen; bigarrena zezen antzekoa; hirugarrenak gizaki antzeko aurpegia zuen, eta laugarrena hegaz doan arrano antzekoa zen. 8 Lau izakiok seina hego zituzten, begiz beteak kanpotik eta barrutik. Gau eta egun honela ari dira etengabe: «Santu, santu, santua Jauna, Jainko ahalguztiduna, zena, dena eta etortzekoa». 9 Eta izakiek tronuan eseria dagoenari, menderen mendetan bizi denari, aintza, ohorea eta esker ona ematen dioten bakoitzean, 10 hogeita lau zaharrak tronuan eseria dagoenaren aurrean ahuspezten dira, menderen mendetan bizi dena adoratzen dute eta beren koroak tronuaren aurrera botatzen, esanez: 11 «Gure Jaun eta Jainko hori, zu bazara nor aintza, ohorea eta ahalmena hartzeko, zeuk baitzenituen gauza guztiak egin eta, zuk nahi izan duzulako, baitira sortu eta dira oraindik».
KRISTAUON BIZIMODUA
«Jehobak alai ematen duena maite du»
2 Korintoarrei 9:7: Eman beza bakoitzak bere kontzientzian erabaki duena, baina ez gogo txarrez eta behartuta bezala, alai ematen duena maite baitu Jainkoak.