-
Zer gertatzen zaigu hil ondoren?Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
-
-
3. Ezagutu hildakoen egoera
Munduan zehar, jendeak heriotzari buruzko sinesmen ezberdinak ditu. Noski, guztiak ezin dira egia izan.
Hildakoen egoerari buruzko zein sinesmen dira ohikoak zu bizi zaren lekuan?
Bibliak irakasten duena jakiteko ikusi BIDEOA.
Irakurri Kohelet 3:20 eta aztertu elkarrekin:
Zer gertatzen da norbait hiltzen denean?
Pertsonaren arimak edo espirituak bizirik jarraitzen al du hil ondoren?
Bibliak Lazaroren, Jesusen lagun min baten, heriotzari buruz hitz egiten du. Joan 11:11-14 irakurtzen duzun heinean, ikusi zer esan zuen Jesusek Lazaroren egoerari buruz. Ondoren, aztertu elkarrekin:
Zerekin konparatu zuen Jesusek heriotza?
Zer irakasten digu konparaketa honek hildakoen egoerari buruz?
Arrazoizkoa iruditzen al zaizu Bibliak heriotzari buruz esaten duena?
-
-
Maite ditugunak berriro bizi daitezke!Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
-
-
4. Jesusek hildakoak berpiztu ditzakeela frogatu zuen
Ikasi gehiago Jesusek bere lagun Lazaroren alde egin zuenari buruz. Irakurri Joan 11:14, 38-44 eta aztertu elkarrekin:
Nola dakigu Lazaro benetan hilda zegoela? (Ikusi 39 bertseta)
Lazaro zeruan egongo balitz, zure ustez Jesusek berriro lurrean bizitzeko ekarriko al luke?
-