-
Zer da neutraltasuna?Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
-
-
45 IKASGAIA
Zer da neutraltasuna?
Jesusek irakatsi zuen arabera, bere jarraitzaileek ez dute munduaren parte izan behar (Joan 15:19). Honek neutralak izatea esan nahi du. Hau da, ez dugu munduko politikan eta gerretan parte hartzen. Egia esan, neutral izatea ez da beti erraza. Izan ere, jendearen burla jaso dezakegu. Nola izan gaitezke neutralak eta Jehobari leial mantendu?
1. Zer ikuspuntu dute egiazko kristauek giza gobernuei buruz?
Kristauok gobernuak errespetatzen ditugu. Izan ere, Jesusek esan zuena betetzen dugu: «Eman Zesarrena Zesarri» (Markos 12:17). Horregatik, gure herrialdeko legeak obeditzen ditugu eta, adibidez, zergak ordaintzen ditugu. Bibliak irakasten duenaren arabera, giza gobernuek Jehobak uzten dielako soilik agintzen dute (Erromatarrei 13:1). Beraz, giza gobernuen autoritatea mugatua dagoela ulertzen dugu. Ziur gaude Jainkoak eta bere Erreinuak gizakion arazo guztiak konponduko dituztela, eta horren zain gaude.
2. Nola erakutsi dezakegu neutralak garela?
Jesusen antzera, ez gara arazo politikoetan sartzen. Ingurukoak Jesusen mirariak ikustean, errege egiten saiatu ziren, baina berak ez zien utzi (Joan 6:15). Zergatik ez? Beranduago esan zuenagatik: «Nire erregetza ez da mundu honetakoa» (Joan 18:36). Jesusen jarraitzaileek bezala, neutraltasuna modu askotan erakusten dugu. Esaterako, ez dugu gerretan parte hartzen (Irakurri Mikeas 4:3). Bestalde, nazioen ikurrak errespetatzen ditugu, bandera adibidez. Baina ez diegu Jainkoari eman behar diogun ohorea ematen (1 Joan 5:21). Gainera, ez gara alderdi edo hautagai politiko baten alde edo aurka jartzen. Modu honetan eta beste batzuetan ere, Jainkoaren gobernuari, hau da, Erreinuari guztiz leial garela erakusten dugu.
SAKONDUZ
Aztertu zure neutraltasuna probapean jarri dezaketen egoerak. Eta ikusi nola hartu ditzakezun Jehoba poztuko duten erabakiak.
3. Egiazko kristauak neutralak dira
Jesusek eta bere jarraitzaileek eredua jarri ziguten. Irakurri Erromatarrei 13:1, 5-7 eta 1 Pedro 2:13, 14. Ondoren, ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:
Zergatik errespetatu behar ditugu giza gobernuak?
Nola erakusten dugu euren autoritatea onartzen dugula?
Gerra garaian, nazio batzuek neutralak direla esaten dute. Baina, benetan bi alderdiei laguntzen diete. Beraz, zer da benetako neutraltasuna? Irakurri Joan 17:16. Ondoren, ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:
Zer esan nahi du neutral izateak?
Zer egingo genuke giza gobernuek Jainkoaren legearen aurka doan zerbait egiteko eskatzen digutenean? Irakurri Eginak 5:28, 29. Ondoren, ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:
Gizakien legeak eta Jainkoaren legeak bat ez datozenean, norenak obeditu beharko genituzke?
Burura etortzen al zaizu kristauek giza gobernuen lege bat obedituko ez duten egoeraren bat?
4. Izan neutral pentsamendu eta ekintzetan
Irakurri 1 Joan 5:21. Ondoren, ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:
Ayenge-k alderdi politiko baten alde ez jartzea edo bandera agurtzea bezalako ospakizun nazionalistetan parte ez hartzea erabaki zuen. Zergatik?
Zure ustez, erabaki zentzuduna hartu al zuen?
Zein beste egoeretan jarri daiteke probapean gure neutraltasuna? Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:
Nola mantendu dezakegu gure neutraltasuna mundu-mailako kirol ekitaldietan?
Politikarien erabakiek zuzen-zuzenean eragiten digutenean, nola mantendu dezakegu gure neutraltasuna?
Zer eragin izan dezakete komunikabideek eta lagunek gure neutraltasunean?
NORBAITEK GALDETU DEZAKE: «Zergatik ez zaudete alderdi politiko baten alde?».
Eta zuk, zer erantzungo zenuke?
LABURPENA
Kristauak euren pentsamendu, hitz eta ekintzetan politikan neutral mantentzen gogor saiatzen dira.
Berrikuspena
Zer da giza gobernuei eman behar dieguna?
Zergatik mantendu behar dugu neutraltasuna politikan?
Zer egoerek jarri dezakete probapean gure neutraltasuna?
GEHIAGO IKASTEKO
Zer sakrifizio egin beharko ditugu agian neutraltasuna mantentzeko?
Familien neutraltasuna probapean jartzen denerako prest egoteko, zer egin dezakete aurretik?
Pertsona batek lortu dezakeen ohorerik handiena ez da bere herrialdea defendatzea. Zergatik?
Aztertu nola lortu dezakezun mundu honen parte ez izatea lanari buruzko erabakiak hartzean.
«Nork bere zama eraman beharko baitu» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2006 martxoak 15)
-
-
Pertsekuzioan leialki iraun dezakezu!Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
-
-
Lehenago edo beranduago kristau guztiok oposizioari aurre egin behar diogu. Baita pertsekuzioari ere. Baina, kezkatu behar al gaitu honek?
1. Zergatik espero behar dugu pertsekuzioa jasatea?
Bibliak argi eta garbi dio: «Kristo Jesusen jarraitzaile zintzo bezala bizi nahi duten guztiek ere izango dituzte, bai, erasoaldiak» (2 Timoteori 3:12). Jesusek pertsekuzioa jaso zuen Satanasen munduaren parte ez zelako. Gu ere ez gara mundu honen parte. Beraz, ez gaitu harritzen mundu honetako gobernuen eta erakunde erlijiosoen pertsekuzioa jasotzeak (Joan 15:18, 19).
2. Nola prestatu gaitezke pertsekuziorako?
Jehobarengan dugun konfiantza orain sendotu behar dugu. Egunero berari otoitz egiteko eta bere Hitza irakurtzeko denbora hartu. Gainera, erregularki kongregazioko bileretara joan. Honek guztiak pertsekuzioari ausardiaz aurre egiteko behar duzun indarra emango dizu, pertsekuzioa familiakideen aldetik datorrenean ere. Pertsekuzioa askotan jaso zuen Pablo apostoluak hurrengoa idatzi zuen: «Jauna dut neure alde, ez naiz beldur» (Hebrearrei 13:6).
Erregularki predikatzeak ere gure ausardia sendotzen du. Predikazioari esker, Jehobarengan konfiatzen eta gizonari diogun beldurra gainditzen ikasten dugu (Esaera Zaharrak 29:25). Predikatzeko ausardia orain sendotzen baduzu, ondo prestatuta egongo zara predikatzen jarraitzeko, gobernuek lan hau debekatzen badute ere (1 Tesalonikarrei 2:2).
3. Nola laguntzen digu pertsekuzioa jasateak?
Egia da pertsekuzioa jasatea ez dugula gustukoa. Baina pertsekuzioan leialki irauten dugunean, gure fedea sendotzen da. Gehiago ezin dugula iraun pentsatzen dugunean, Jehobaren laguntza sentitzen dugu eta honek berarengana gehiago hurbiltzen gaitu (Irakurri Santiago 1:2-4). Gu sufritzen ikusteak Jehoba mintzen du. Baina, leialki irauten dugula ikustean, bera poztu egiten da. Bibliak dio: «On egiteagatik sufritu behar baduzue, hori gauza ederra da Jainkoaren aurrean» (1 Pedro 2:20). Jehobak ondorengo bedeinkapena emango die leialki irauten dutenei: Betirako bizia pertsekuziorik gabeko mundu batean (Mateo 24:13).
SAKONDUZ
Ikasi zergatik izan gaitezkeen Jehobari leial pertsekuzioa jasan arren eta berak zer bedeinkapen emango dizkigun hau egiteagatik.
4. Zure familiaren oposizioari aurre egin ahal diozu
Jesusek bazekien gure familiako batzuek ez zutela guk Jehoba zerbitzatzerik nahi izango. Irakurri Mateo 10:34-36 eta aztertu elkarrekin:
Zer gertatu daiteke familiakide batek Jehoba zerbitzatzea erabakitzen duenean?
Honen adibide bat aztertzeko, ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:
Zer egingo zenuke familiakide edo lagun batek Jehobari zerbitzatzen uzteko presionatzen badizu?
Irakurri 27. Salmoa 10 eta Markos 10:29, 30. Aipu bakoitza irakurri ondoren, aztertu elkarrekin:
Nola lagundu ahal dizu promesa honek familiaren edo lagunen oposizioari aurre egiten?
5. Jarraitu Jehoba adoratzen pertsekuzioa jasan arren
Jehoba zerbitzatzeko ausardia behar dugu. Batez ere, besteek guk hau ez egitera bultzatu nahi gaituztenean. Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:
Nola sendotzen dute bideo honetako ereduek zure ausardia?
Irakurri Eginak 5:27-29 eta Hebrearrei 10:24, 25. Aipu bakoitza irakurri ondoren, aztertu elkarrekin:
Gure predikatze-lana edo bilerak debekatuta egon arren, zergatik da hain garrantzitsua Jehoba adoratzen jarraitzea?
6. Jehobak leialki irauten lagunduko digu
Adin eta jatorri ezberdinetako Jehobaren lekukoek, Jehoba leialki zerbitzatzen jarraitu dute pertsekuzioa jasan arren. Zerk lagundu zien aztertzeko, ikusi BIDEOA. Ondoren, aztertu elkarrekin:
Zerk lagundu zien Lekukoei leialki irauten?
Irakurri Erromatarrei 8:35, 37-39 eta 2 Korintoarrei 4:7. Aipu bakoitza irakurri ondoren, aztertu elkarrekin:
Nola ziurtatzen digute aipu hauek edozein probaren aurrean leialki iraun dezakegula?
Irakurri Mateo 5:10-12 eta aztertu elkarrekin:
Pertsekuzioa jasan arren, zergatik izan gaitezke zoriontsu?
ZER DIO JENDEAK? «Nik ezingo nuke pertsekuzioa jasan».
Zer Bibliako aipuk eman ahal die behar duten konfiantza?
LABURPENA
Jehobak asko estimatzen ditu bera zerbitzatzeko egiten ditugun ahaleginak, pertsekuzioa jasan arren. Bere laguntzarekin leialki iraun dezakegu!
Berrikuspena
Zergatik itxaron behar dugu kristauok pertsekuzioa jasatea?
Zer egin dezakegu gaur pertsekuzioa iristen denerako prest egoteko?
Edozein probapean Jehoba zerbitzatu dezakegu. Zerk lagundu ahal digu honetan konfiantza izaten?
GEHIAGO IKASTEKO
Ikusi nola lagundu zion Jehobak anaia gazte bati leialki irauten, neutral izateagatik atxilotuta zegoenean.
Aztertu zerk lagundu zion bikote bati Jehoba urte askoz leialki zerbitzatzen, oposizioa jasan arren.
Ikasi nola izan ahal zaren ausarta pertsekuzioa jasatean.
«Prestatu orain pertsekuziorako» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2019 uztaila)
Nola ikusi behar dugu familiako oposizioa? Eta nola egin ahal diegu aurre honek ekartzen dituen probei?
«Egiak bakearen ordez banaketa ekartzen du» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2017 urria)
-