57 IKASGAIA
Zer gertatzen da bekatu larriren batean erortzen bagara?
Jehoba bihotzez maite dugu eta bera minduko duen ezer ez egiten saiatzen gara. Hala ere, noizbehinka hutsegiteak egiten ditugu. Baina, egia da bekatu batzuk besteak baino larriagoak direla (1 Korintoarrei 6:9, 10). Bekatu larriren batean erortzen bazara, gogoratu Jehobak maitatzen jarraitzen zaituela. Zu barkatzeko eta laguntzeko prest dago.
1. Zer egin behar dugu Jehobaren barkamena jasotzeko?
Jehoba maite dutenak, oso triste sentitzen dira bekatu larri bat egin dutela konturatzen direnean. Baina, Jehobak bere herriari promestutako hitzetan kontsolamendua aurkitzen dute: «Zuen bekatuak gorria baino gorriago badira ere, elurra bezain zuri geldituko dira» (Isaias 1:18). Bihotzez damutzen bagara, Jehobak guztiz barkatuko gaitu. Nola erakusten dugu damututa gaudela? Egin duguna asko sentitzen dugulako, gaizki dagoena egiteari uzten diogu. Gainera, Jehobari barkatzeko eskatzen diogu. Ondoren, bekatu egitera eraman gaituzten pentsamendu edo ohitura txarrak aldatzen gogor saiatzen gara. Eta azkenik, Jehobaren arau garbien arabera bizitzen saiatzen gara (Irakurri Isaias 55:6, 7).
2. Nola erabiltzen ditu Jehobak adindunak bekatu egin dugunean laguntzeko?
Bekatu larrian erori bagara, kongregazioko adindunei deitzeko esaten digu Jehobak (Irakurri Santiago 5:14, 15). Adindunek Jehoba eta bere zerbitzariak maite dituzte. Jehobarekin dugun harremana berreskuratzen laguntzeko trebatuak izan dira (Galaziarrei 6:1, NWT).
Nola laguntzen digute adindunek bekatu larri batean erori bagara? Bi edo hiru adindunek Bibliako printzipioak erabiliz zuzenduko gaituzte. Gainera, aholku eta gomendio praktikoak emango dizkigute bekatuan berriro ez erortzen laguntzeko. Bestalde, kongregazioa eragin txarretatik babesteko, adindunek kongregaziotik atera egiten dute bekatu larri bat egin eta damutu ez den edonor.
SAKONDUZ
Bekatu larri batean erori bazara, Jehobak eskainitako laguntzagatik sentitzen duzun esker ona sakondu ezazu.
3. Bekatuak aitortzeak Jehobarekin dugun adiskidetasuna berreskuratzen laguntzen digu
Egiten ditugun bekatu guztiek Jehoba mintzen dute. Beraz, arrazoizkoa da hauek berari aitortzea. Irakurri 32. Salmoa 1-5 eta aztertu elkarrekin:
Bekatuak ezkutatu beharrean, zergatik da ona guretzat Jehobari aitortzea?
Gure bekatuak Jehobari aitortu ondoren, adindunei laguntza eskatzen badiegu, askoz hobeto sentituko gara. Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:
Nola lagundu zioten adindunek Canon-i Jehobarengana itzultzen?
Adindunekin argi eta garbi hitz egin behar dugu. Azken finean, gu laguntzeko prest daude. Irakurri Santiago 5:16 eta aztertu elkarrekin:
Adindunei egia kontatzen badiegu, zergatik izango da beraientzat errazagoa gu laguntzea?
4. Jehobak errukia erakusten die bekatariei
Bekatu larri batean erori den pertsona batek ez baditu Jehobaren arauak jarraitu nahi, kongregaziotik aterea izaten da, eta ez dugu berarekin harreman sozialik izaten. Irakurri 1 Korintoarrei 5:6, 11 eta aztertu elkarrekin:
Legamiak ogia altxatzen duen bezala, zer eragin du kongregazioan damutu ez den bekatari batekin harreman soziala izateak?
Adindunek Jehobaren errukia imitatzen dute, dagoeneko kongregazioaren parte ez direnak bilatuz eta lagunduz. Pertsona horietako asko kongregaziora itzuli dira. Zergatik? Jaso duten diziplina mingarria izan arren, zentzuz jokatzera eraman dituelako (141. Salmoa 5).
Nola erakusten du Jehobak bekatariekin jokatzen duen moduak arrazoitsua, errukitsua eta maitekorra dela?
5. Damutzen garenean Jehobak barkatzen gaitu
Pertsona bat damutzen denean Jehoba nola sentitzen den ulertzen laguntzeko, Jesusek adibide bat erabili zuen. Irakurri Lukas 15:1-7 eta aztertu elkarrekin:
Zer irakasten dizu honek Jehobari buruz?
Irakurri Ezekiel 33:11 eta aztertu elkarrekin:
Zer urrats eman behar ditugu benetan damututa gaudela erakusteko?
ZER DIO JENDEAK? «Adindunei nire bekatua kontatzen badiet, kongregaziotik aterako nauten beldur naiz».
Zer esango zenioke horrela sentitzen den norbaiti?
LABURPENA
Bekatu larri batean erori bagara baina, bihotzez damututa bagaude eta gaizki dagoena egiteari uzten badiogu, Jehobak barkatuko gaitu.
Berrikuspena
Jehobari gure bekatuak kontatzeak nola laguntzen gaitu?
Zer egin behar dugu Jehobak gure bekatuak barkatzeko?
Bekatu larri batean erortzen bagara, zergatik eskatu behar diegu laguntza adindunei?
GEHIAGO IKASTEKO
Ikusi nola sentitu zuen gizon batek Isaias 1:18an deskribatzen den Jehobaren errukia.
Nola saiatzen dira adindunak bekatu larri bat egin dutenei laguntzen?
Aztertu nola erakusten zaien maitasuna eta errukia damututa ez dauden bekatariei.
«Zer laguntza jasotzen dute kongregaziotik atereak izan direnek?» (Talaia, 2024 abuztua)
«Jehobarengana itzuli behar nuen» bizipenean egiatik aldendu zen gizon bati buruz hitz egiten da. Ikusi nola sentitu zuen Jehobak berarengana erakarri zuela.
«Bibliak bizitzak aldatzen ditu» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2012 apirilak 1)