-
Gustukoak al ditu Jainkoak ospakizun guztiak?Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
-
-
Irakurri Efesoarrei 5:10 eta aztertu elkarrekin:
Zer egin behar dugu jai bat ospatu edo ez erabakitzeko?
Zer ospakizun dira ezagunak bizi zaren lekuan?
Zure ustez, Jehoba pozten al dute ospakizun horiek?
Adibidez, pentsatu al duzu noizbait zer ikuspuntu duen Jainkoak urtebetetzeei buruz? Bibliak ez du Jehobaren zerbitzari bakar baten urtebetetzerik ere aipatzen. Baina, bere zerbitzariak ez ziren bi pertsonen urtebetetzeak aipatzen ditu. Irakurri Hasiera 40:20-22 eta Mateo 14:6-10. Ondoren, aztertu elkarrekin:
Zer lotura dute bi urtebetetzeek?
Zure ustez, zer pentsatzen du Jehobak urtebetetzeei buruz?
Hala ere, galdetu dezakezu: «Benetan axola al zaio Jehobari urtebetetze batean edo Biblian oinarrituta ez dagoen ospakizun batean parte hartzen badut?» Irakurri Irteera 32:1-8. Ondoren, ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:
Zergatik izan behar dugu argi zer den Jehobak onartzen duena?
Nola egin dezakegu hori?
Nola jakin dezakegu ospakizun bat Jainkoaren gogokoa ez dela?
Bibliako irakaspenen kontrako ideietan oinarrituta al dago? Erantzuna aurkitzeko, ikertu ospakizunaren jatorria.
Ohore desegokia ematen al die gizakiei, erakundeei edo ikur nazionalei? Jehoba guztiaren gainetik ohoratzen dugu eta arazo guztiak konponduko dituela ziur gaude.
Ospakizun horren ohiturak Bibliaren arauen aurka al doaz? Moralki garbi mantendu behar dugu.
-
-
Aukeratu Jehoba pozten duen aisialdiaGozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
-
-
53 IKASGAIA
Aukeratu Jehoba pozten duen aisialdia
Jehoba «Jainko zoriontsua» da (1 Timoteori 1:11). Berak gu zoriontsu izatea eta bizitzaz gozatzea nahi du. Izan ere, pozik sentitzen da guk lan egin ondoren atsedena hartzen dugunean. Ikasgai honetan, gure aisialdia modu dibertigarri eta pozgarri batean nola erabili dezakegun ikusiko dugu. Aldi berean, gure aisialdiak nola poztu dezakeen Jehoba aztertuko dugu.
1. Zer gogoratu behar dugu aisialdia aukeratzean?
Zer gustatzen zaizu egitea lasai zaudenean? Batzuei euren aisialdia etxean lasaitasunez pasatzea gustatzen zaie; esaterako, liburu bat irakurtzen, musika entzuten, pelikula bat ikusten edota internetetik nabigatzen. Beste batzuei, berriz, lagunekin gauzak egitea gustatzen zaie; adibidez, mendira joatea, igeri egitea edota jokuren batera jolastea. Gehien gustatzen zaiguna axola gabe, aukeratzen dugun aisialdia «Jaunari atsegin» zaiola ziurtatu behar dugu (Efesoarrei 5:10). Hau ulertzea garrantzitsua da, ohikoa den aisialdi askok Jehobak gorrotatzen dituen ezaugarri ugari dituelako; esaterako, biolentzia, sexu moralgabekeria edota espiritismoa (Irakurri 11. Salmoa 5). Zerk lagunduko digu aisialdian erabaki egokiak hartzen?
Jehoba maitatzen duten lagunak aukeratzen baditugu, eragin ona izan dezakete gugan eta aukeratzen dugun aisialdian. Aurreko ikasgai batean aztertu genuen bezala, «zuhurrekin ibiltzen dena zuhur bihurtzen da». Bestalde, Jainkoaren arauak maitatzen ez dituztenekin denbora pasatzen badugu, «galbidean jartzen» gara (Esaera Zaharrak 13:20).
2. Zergatik da garrantzitsua aisialdian pasatzen dugun denbora kontrolatzea?
Aukeratzen dugun aisialdia desegokia ez izan arren, kontu handia izan behar dugu honetan denbora gehiegi ez pasatzeko. Bestela, ez dugu nahiko denborarik izango garrantzitsuak diren gauzetarako. Bibliak, «une egokiez» baliatzera edo denbora ondo aprobetxatzera animatzen gaitu (Irakurri Kolosarrei 4:5).
SAKONDUZ
Aztertu nola hartu ditzakezun aisialdiari buruzko erabaki onak.
3. Baztertu aisialdi desegokia
Zergatik aukeratu behar dugu aisialdia kontu handiz? Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:
Zer antzekotasun daude antzinako gladiadoreen jokoen eta gaur eguneko aisialdi batzuen artean?
Zer ikasi zuen Danny-k aisialdiari buruz?
Irakurri Erromatarrei 12:9 eta aztertu elkarrekin:
Nola laguntzen dizu bertset honek aisialdi egokia aukeratzen?
Zeintzuk dira Jehobak gorrotatzen dituen gauza batzuk? Irakurri Esaera Zaharrak 6:16, 17 eta Galaziarrei 5:19-21. Aipu bakoitza irakurri ondoren, aztertu elkarrekin:
Bertset hauetan aipatzen diren zer gauza dira gaur eguneko aisialdian ohikoak?
Zentzuz aukeratu zure aisialdia
Galdetu zeure buruari:
Zer? Jehobak gorrotatzen duen ezaugarriren bat al du?
Noiz? Eginkizun garrantzitsuei denbora kentzen al die?
Nor? Jehoba maitatzen ez dutenekin harreman estua izatera eramaten al nau?
Seguruena, arriskutik ahalik eta urrutien egotea da. Horregatik, aisialdi bat guretzat ona ez denaren susmoa badugu, ahalik eta urrutien mantendu behar dugu.
4. Erabili zentzuz zure denbora
Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:
Bideoko anaia ez zen ezer desegokirik ikusten ari. Hala ere, zer eragin txar zuen berarengan aisialdian pasatzen zuen denborak?
Irakurri Filipoarrei 1:10, NWT eta aztertu elkarrekin:
Nola laguntzen digu bertset honek aisialdian zenbat denbora pasako dugun erabakitzen?
5. Aisialdi egokia aukeratu
Badago Jehoba pozten duen, eta aldi berean, dibertigarria den aisialdia. Irakurri Kohelet 8:15 eta Filipoarrei 4:8 eta aztertu elkarrekin:
Zein aisialdi egokiaz gozatzen duzu?
ZER DIO JENDEAK? «Ez dago ezer txarrik biolentzia, moralgabekeria edo espiritismoa duten aisialdian. Inporta duena, gauza horiek ez egitea da».
Eta zuk, zer esango zenuke?
LABURPENA
Guk egokia den aisialdia aukeratzea eta honetaz gozatzea nahi du Jehobak.
Berrikuspena
Zer aisialdi mota baztertu behar dugu kristauok?
Zergatik neurtu behar dugu kontu handiz aisialdian pasatzen dugun denbora?
Zergatik aukeratu behar dugu Jehoba pozten duen aisialdia?
GEHIAGO IKASTEKO
Aztertu nork erabaki behar duen zein aisialdi aukeratuko dugun.
«Debekatzen al dute Jehobaren lekukoek film, liburu edo abesti jakinik?» (Web artikulua)
Ikusi nola hartu ditzakezun erabaki onak zure aisialdia erabakitzean.
«Probetxugarria al da zure aisialdia?» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2011 urriak 15)
«Aurreiritziak baztertu nituen» bizipenean, ikusi zergatik aldatu zuen gizon batek bere aisialdia.
«Bibliak bizitzak aldatzen ditu» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2010 otsailak 1)
Ama batek espirituen munduaren istorioekin loturiko aisialdiri buruzko erabaki onak hartu zituen. Ikusi nola egin zuen hau.
-