89. KANTA
Entzun, obeditu eta bedeinkapenak jaso
1. Jesusek beti bideratzen gaitu
Jehobaren Hitza entzutera.
Jarraituz gero izango ditugu
zorion eta bedeinkapena.
(ERREPIKA)
Entzun ‘ta obeditu
Jehobaren esana.
Betiko bedeinkatuko gaitu,
pozik biziko gara.
2. Harkaitz gainean dagoen etxea
ez du ezerk inoiz dardarazten.
Jesusen gida jarraitzen duenak
segituko du sendo irauten.
(ERREPIKA)
Entzun ‘ta obeditu
Jehobaren esana.
Betiko bedeinkatuko gaitu,
pozik biziko gara.
3. Ibai ondoko zuhaitza bezala
ez zaiola hostorik ihartzen,
Jainkoaren Hitza maite dugunok
segiko dugu beti bizitzen.
(ERREPIKA)
Entzun ‘ta obeditu
Jehobaren esana.
Betiko bedeinkatuko gaitu,
pozik biziko gara.
(Ikusi Dt 28:2; Sal 1:3; Es 10:22; Mt 7:24-27; Lk 6:47-49 ere)