Igandea, irailak 6
Jehoba, gure Jainkoa, zu zara aintza, ohorea eta boterea jasotzea merezi duena, zuk sortu baitzenituen gauza guztiak (Ap. 4:11).
Berri onak predikatzeko dugun arrazoirik garrantzitsuena Jehoba eta bere izen santua maite ditugula da. Guretzat predikazioa Jainkoa goresteko modu bat da. Bihotz-bihotzez onartzen dugu Jehobak aintza, ohorea eta ahalmena jasotzea merezi dituela. Nola ematen diogu aintza eta ohorea? Froga argien bidez, Jainkoak «gauza guztiak» sortu dituela eta berari esker bizi garela besteei erakutsiz. Eta nola ematen diogu gure ahalmena, edo boterea? Gure denbora, indarrak eta ondasunak ahal dugun gehien predikatzeko erabiliz (Mat. 6:33; Luk. 13:24; Kol. 3:23). Beraz, laburbilduz, asko gustatzen zaigu gure Jainko maiteari buruz hitz egitea. Baina horretaz gain, besteei bere izenari buruz hitz egin eta zer-nolako Jainkoa den kontatu nahi diegu. w24.05 17-18 ¶11
Astelehena, irailak 7
Bera gogotsu bilatzen dutenak saritzen ditu (Heb. 11:6).
Jehobak orain bakea eta poztasuna ematen dizkigu eta, etorkizunean, betirako bizia emango digu. Guztiz ziur gaude Jehobak gu saritzeko nahia eta boterea dituela. Horregatik, iraganeko bere zerbitzariek egin zuten bezala, gure onena ematen dugu Jehoba adoratzean. Hauxe bera da Timoteok egin zuena (Heb. 6:10-12). Timoteo ziur zegoen Jainko biziak sarituko zuela (1 Tim. 4:10). Horregatik, gogor egin zuen lan Jehobaren eta besteen alde. Zer lan egin zituen Timoteok? Paulo apostoluak kongregazioan eta predikazioan irakasle hobea izaten saiatzera animatu zuen. Gainera, anai-arreba gazte eta nagusientzat eredu ona izateko esan zion. Eginkizun zailak ere jaso zituen, adibidez, aholku argiak ematea, baina aldi berean, maitekorrak (1 Tim. 4:11-16; 2 Tim. 4:1-5). Timoteo ziur zegoen Jehobak sarituko zuela (Erm. 2:6, 7). w24.06 22-23 ¶10-11
Asteartea, irailak 8
Jehobak, bere profeta guztien bidez, Israeli eta Judari ohartarazten zien (2 Err. 17:13).
Askotan, Jehobak profetak bidaltzen zituen bere herria ohartarazi eta zuzentzeko. Adibidez, Jainkoak honakoa esan zuen Jeremiasen bitartez: «Itzul niregana, Israel fedegabe hori! Ez dizut ipiniko aurpegi ilunik, errukibera [edo leiala, NWT] bainaiz; nire haserrea ez da betiko. [...] Aitortu zeure errua, Jainko Jaunaren aurka jaiki baitzara» (Jer. 3:12, 13). Joelen bitartez ere, Jehobak hurrengoa esan zuen: «Itzul zaitezte niregana bihotz-bihotzez» (Joel 2:12, 13). Isaiasi honakoa esateko esan zion: «Garbi zaitezte, garbitu! Kendu nire begien aurretik egintza gaiztoak! Utzi gaiztakeria» (Is. 1:16-19). Eta Ezekielen bidez Jehobak galdetu zuen: «Atsegin dudala uste al duzue gaiztoa hiltzea eta ez jokabidez aldatu eta bizitzea? [...] Nik ez dut atsegin inoren heriotza; itzuli, bada, eta bizi zaitezte!» (Eze. 18:23, 32). Jehobak pertsonak betirako bizitzea nahi duenez, oso pozik jartzen da beraien bekatuez damutzen direnean! w24.08 9-10 ¶5-6