Galaziarrei
2 Orduan, 14 urte ondoren, berriro Jerusalemera igo nintzen Bernaberekin, eta Tito ere nirekin eraman nuen. 2 Errebelazio baten ondorioz igo nintzen, eta nazioen artean predikatzen ari naizen berri onak azaldu nizkien anaiei. Hala ere, hori oso errespetatuak ziren gizonen aurrean pribatuan bildurik egin nuen, ez nintzela alferrik korrika egiten ari eta ez nuela alferrik korrika egin ziurtatzeko. 3 Hala ere, nirekin zegoen Tito ere ez zuten zirkunzidatzera behartu, nahiz eta greziarra izan. 4 Kontu hori gure artean isilean sartu ziren anaia faltsuengatik sortu zen. Kristo Jesusekin bat eginda gozatzen dugun askatasuna espiatzeko infiltratu ziren gizon hauek, gu guztiz esklabo egiteko asmoarekin. 5 Baina ez, ez genuen momentu* bakar batean ere amorerik eman, ezta beraien menpe jarri ere, berri onen egiak zuekin jarraitu dezan.
6 Eta inportante bezala ikusiak diren gizon horien inguruan —zer izan diren ez dit axola, Jainkoak ez baitu itxuragatik epaitzen—, ba, hain errespetatuak diren gizon horiek ez zidaten ezer berririk esan. 7 Horren ordez, zirkunzidatu gabeei berri onak eramateko ardura eman zitzaidala ikusi zuten, Pedrori zirkunzidatuei eramateko ardura eman zitzaion bezalaxe 8 —zeren Pedrori zirkunzidatuen artean apostolu izateko boterea eman zionak, niri ere nazioetako jendearen artean apostolu izateko boterea eman zidan—, 9 eta beraiek nik merezigabeko eskuzabaltasuna jaso nuela onartu zuten. Orduan, Santiago, Zefas* eta Joanek —zutabe bezala ikusiak zirenek— adiskidetasun* seinale bezala Bernabe eta bioi eskuin eskua eman ziguten, gu nazioetara joan gintezen eta beraiek zirkunzidatuengana. 10 Gauza bakar bat eskatu ziguten: pobreak kontuan hartzeko; eta hori ere gogotsu egiten saiatu naiz.
11 Baina Zefas Antiokiara etorri zenean, aurrez-aurre argi hitz egin* behar izan nion, zalantzarik gabe oker zebilelako*. 12 Izan ere, Santiagoren partetik etorritako gizon batzuk iritsi baino lehen, nazioetako jendearekin jaten zuen; baina gizon horiek iritsi zirenean, nazioetako jendearekin jateari utzi zion eta beraiengandik banandu egin zen, zirkunzidatuen taldearen beldur baitzen. 13 Gainontzeko juduek ere hipokrisia bera erakutsi zuten, eta Bernabek berak ere beraien hipokrisiari jarraitu zion. 14 Beraz, berri onen egiaren arabera ibiltzen ez zirela ikusi nuenean, Zefasi denen aurrean esan nion: «Zu judua izanda nazioetako jendea bezala bizi bazara eta ez juduak bezala, zergatik behartzen duzu nazioetako jendea juduen ohituren arabera bizitzera?».
15 Guk, judu garenok eta ez nazioetako bekatariak, 16 badakigu inor ez dela justu deklaratua izaten legeak agintzen dituen ekintzak egiteagatik, baizik eta Jesu Kristorengan fedea izateagatik. Horregatik jarri dugu Kristo Jesusengan gure fedea: Kristorengan fedea izateagatik justu deklaratuak izan gaitezen, eta ez legeak agintzen dituen ekintzak egiteagatik. Zeren inor* ez da justu deklaratua izango legeak agintzen dituen ekintzak egiteagatik. 17 Baina Kristoren bidez justu deklaratuak izaten saiatzen ari bagara, eta hala ere, bekatariak garela ikusten bada, zer esan nahi du horrek? Kristo bekatuaren zerbitzura dagoela*? Inola ere ez! 18 Lehen suntsitu nituen gauzak orain berriro eraikitzen baditut, lege-hausle naizela* erakusten dut. 19 Zeren, legearen bidez legearentzat hil naiz, Jainkoarentzat bizi ahal izateko. 20 Kristorekin batera zutoinean iltzatuta nago. Honezkero ez naiz ni bizi dena, baizik eta Kristo da nirekin bat eginda bizi dena. Hala da, gorputz* honetan orain bizi dudan bizitza Jainkoaren Semearengan fedea jarriz bizi dut. Berak maite ninduen eta bere burua eman zuen nire alde. 21 Ez dut baztertzen Jainkoaren merezigabeko eskuzabaltasuna, zeren justizia legearen bidez lortzen bada, orduan Kristo alferrik hil zen.