17 IKASGAIA
Nolako pertsona da Jesus?
Jesusek esan eta egin zuena ikasten dugun heinean, bere ezaugarriak ezagutzen ditugu. Ezaugarri hauek, Jesusen eta bere aitaren, Jehobaren, lagunak izateko desioa pizten digute. Zeintzuk dira ezaugarri erakargarri hauetako batzuk? Eta nola imitatu dezakegu Jesus gure bizitzan?
1. Zein eratan da Jesus bere Aita bezalakoa?
Jesus zeruan egon zen milioika urtetan zehar bere Aita maitekorrarekin. Denbora horretan zehar, asko ikasi zuen bere Aitarengandik. Ondorioz, bere pentsamolde eta sentimendu berdinak ditu eta berak bezala jokatzen du (Irakurri Joan 5:19). Izan ere, Jesusek hain ongi imitatzen du bere Aitaren izaera, esan zuela: «Ni ikusten nauenak Aita ere ikusten du» (Joan 14:9). Jesusen izaerari buruz ikasten dugun heinean, Jehoba hobeto ezagutuko dugu. Esaterako, Jesusek jendeari erakutsi zion errukiak Jehoba gutaz zenbat arduratzen den erakusten du.
2. Nola erakutsi du Jesusek Jehoba maite duela?
Jesusek esan zuen: «Munduak jakin behar du nik Aita maite dudala eta hark agindua zintzo betetzen dudala» (Joan 14:31). Jesusek bere Aita asko maite zuela erakutsi zuen bera obedituz, zaila izan arren. Jesusi bere Aitari buruz hitz egitea asko gustatzen zitzaion. Gainera, besteek Jainkoarekin zuten adiskidetasuna sendotzen laguntzea ere gogoko zuen (Joan 14:23).
3. Nola erakutsi du Jesusek pertsonak maite dituela?
Bibliaren arabera, Jesusek gizakiak asko maite ditu. Maitasun hau erakutsi zuen, jendea animatuz eta eskuzabaltasunez lagunduz. Egin zituen mirarien bitartez bere boterea eta errukia erakutsi zituen (Markos 1:40-42). Pertsonak modu atseginean eta bereizketarik egin gabe tratatu zituen. Bere hitzek kontsolamendua eta esperantza ematen zieten bihotzez entzuten ziotenei. Gizakienganako maitasunagatik sufritzeko eta hiltzeko prest egon zen Jesus. Baina bere ikasgaiak jarraitzen dituztenak maite ditu bereziki (Irakurri Joan 15:13, 14).
SAKONDUZ
Ikasi gehiago Jesusen ezaugarriei buruz. Gainera, ikusi nola erakutsi ditzakezun maitasuna eta eskuzabaltasuna berak bezala.
4. Jesusek bere Aita maite du
Jesusen ereduak Jainkoari maitasuna erakusteko modua irakasten digu. Irakurri Lukas 6:12 eta Joan 15:10; 17:26. Pasarte bakoitza irakurri ondoren, aztertu elkarrekin:
Jesusen eredua imitatuz, nola erakutsi dezakegu Jehoba maite dugula?
5. Jesus laguntza behar dutenez arduratzen da
Jesusek besteen beharrak bere beharren aurretik jarri zituen. Nekatuta egon arren, denbora eta indarrak besteei laguntzeko erabili zituen. Irakurri Markos 6:30-44 eta aztertu elkarrekin:
Nola erakutsi zuen Jesusek besteez arduratzen zela? (Ikusi 31, 34, 41 eta 42 bertsetak)
Zerk bultzatu zuen Jesus jendea laguntzera? (Ikusi 34 bertseta)
Jesusek Jehobaren ezaugarriak erakutsi zituen. Orduan, zer irakasten digu honek Jehobari buruz?
Besteez arduratzen garenean, nola imitatu dezakegu Jesusen eredua?
6. Jesus eskuzabala da
Gauza gutxi izan arren, eskuzabala izan zen Jesus; eta gu ere eskuzabalak izatera animatzen gaitu. Irakurri Eginak 20:35 eta aztertu elkarrekin:
Jesusek esan zuenaren arabera, nola izan gaitezke zoriontsu?
Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:
Gauza asko ez izan arren, zer modutan erakutsi dezakegu eskuzabalak garela?
Ba al zenekien?
Jehobari Jesusen izenean otoitz egin behar diogula irakasten digu Bibliak (Irakurri Joan 16:23, 24). Honela otoitz egiten dugunean, Jehobaren lagunak izateko Jesusek egin duenagatik eskertuta gaudela erakusten dugu.
ZER DIO JENDEAK? «Jainkoari ez zaio gure sufrimendua axola».
Jesusek bere Aitaren ezaugarriak erakusten ditu. Orduan, nola frogatzen dute bere ekintzek Jehoba gutaz arduratzen dela?
LABURPENA
Jesusek Jehoba eta pertsonak maite ditu. Jesus bere Aitaren antzekoa denez, zenbat eta hobeto ezagutu Jesus, orduan eta hobeto ezagutuko dugu Jehoba.
Berrikuspena
Jesusen antzera, nola erakutsi dezakegu Jehoba maite dugula?
Jesusen antzera, nola erakutsi dezakegu pertsonak maite ditugula?
Zein da Jesusen ezaugarrietatik gehien gustatzen zaizuna?
GEHIAGO IKASTEKO
Aztertu imitatu ditzakegun Jesusen ezaugarri batzuk.
Aztertu Jesusek otoitzetan duen eginkizun garrantzitsua.
Zerbait al dio Bibliak Jesusen itxurari buruz?
Zer ikasi dezakegu Jesusek emakumeak tratatu zituen modutik?
«Errespetua eta duintasuna Jainkoaren zaintzapean» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2012 irailak 1)