GAZTEEN GALDERAK
Hain txarra al da hitz itsusiak erabiltzea?
«Hainbeste hitz itsusi entzutera ohituta nagoenez, jada ez naute molestatzen. Niretzat normala da» (Christopher, 17 urte).
«Gazteagoa nintzenean, hitz itsusi asko erabiltzen nituen. Erraza izan zen ohitura hau hartzea, baina zaila uztea» (Rebecca, 19 urte).
Testa
Nola sentitzen zara besteek hitz itsusiak erabiltzen dituztenean?
Ez naiz ezta konturatzen ere; niretzat normala da.
Pixka bat molestatzen nau, baina ez dago nire esku.
Ez zaizkit batere gustatzen; oso deseroso sentiarazten naute.
Zenbatero erabiltzen dituzu zuk hitz itsusiak?
Inoiz ez.
Batzuetan.
Askotan.
Zure ustez, hain larria al da hitz itsusiak erabiltzea?
Ez. Gauza okerragoak daude.
Bai. Gauza serioa da.
Zergatik da hau garrantzitsua?
Hitz itsusiak erabiltzea benetan txarra dela uste al duzu? «Ez ba», pentsatu dezakezu agian. «Azken finean, gauza larriagoak daude munduan. Gainera, mundu guztiak erabiltzen ditu hitz itsusiak!». Baina, egia al da hori?
Sinestea zaila iruditu arren, jende asko hitz itsusiak ez erabiltzen saiatzen da. Gainera, hitz itsusiak ez erabiltzeko arrazoi onak dituzte. Adibidez:
Hitz itsusiak ez dira hitzak soilik. Zure hizkerak bihotzean duzuna erakusten du. Aho zikin izateak besteen sentimenduak ez zaizkizula inporta adierazi dezake. Pentsatu honetan: horrelakoa al zara benetan?
Bibliak dio: «Ahotik ateratzen dena, berriz, bihotz barrutik dator, eta horrek bai egiten duela gizakia zikin!» (Mateo 15:18).
Hitz itsusiak erabiltzen badituzu, besteek zugan gaizki pentsatu dezakete. Hitz itsusiak erabiltzearen eraginari buruzko liburu batek honakoa dio: «Gure hitz egiteko moduak gure lagunak nortzuk izango diren, senideek eta lankideek zenbateraino errespetatuko gaituzten, gure harremanak nolakoak izango diren, besteengan zer-nolako eragina izango dugun, lan bat edo postuz igotzea lortuko dugun ala ez, eta ezagutzen ez gaituzten pertsonek nola ikusiko gaituzten erabaki dezake». Gainera, honakoa dio: «Galdetu zeure buruari hitz itsusiak esateari uzten badiozu zure harremanak hobeak izango al diren» (Cuss Control, James V. O’Connor).
Bibliak dio: «Ez bedi izan zuen artean […] irainik» (Efesoarrei 4:31).
Hitz itsusiak erabiltzeak ez zaitu guay egiten. Heziketa onari buruzko liburu batean (How Rude!), Alex Packer doktoreak honakoa dio: «Jendea nekatu egiten da denbora guztian hitz itsusiak erabiltzen dituzten pertsonez». Gainera, liburu honen arabera, «hitz itsusiez jositako hiztegiak ez dizu zeure burua txispaz, jakinduriaz edo enpatiaz adierazten uzten». Hau ere gehitzen du: «Zure hizkera alferra, zehaztugabea eta imajinazio gabekoa bada, zure buruak berdin jokatuko du».
Bibliak dio: «Ez bedi atera zuen ahotik hitz zakarrik [“usteldurik”, NWT]» (Efesoarrei 4:29).
Zer egin dezakezu?
Ezarri helburu bat. Saiatu hilabete bat edo gutxiagoz hitz itsusiak erabiltzeari uzten. Ikusi nola zoazen grafiko edo egutegi bat erabiliz. Hala ere, zure helburua lortzeko, agian beste gauza batzuk egin beharko dituzu. Adibidez:
Saihestu zure burua hitz itsusiez betetzen duen entretenimendua. Bibliak dio: «Lagun txarrek ohitura onak usteldu egiten dituzte» (1 Korintoarrei 15:33). «Lagun» hitza pertsonekin lotuta egoteaz gain, entretenimenduarekin ere lotuta dago, besteak beste, pelikulak, bideojokoak eta musikarekin. 17 urte dituen Kenneth izeneko gazte batek dio: «Erraza da erritmo polita duen kanta bat abestea, hitz itsusiak erabiltzen dituela konturatu gabe».
Erakutsi heldua zarela. Pertsona batzuek hitz itsusiak erabiltzen dituzte, horrela helduak direla uste dutelako. Baina kontrakoa da. Helduak direnek «ona eta txarra bereizteko gaitasuna entrenatu dute», dio Bibliak (Hebrearrei 5:14, NWT). Ez dituzte beraien baloreak beheratzen besteak «inpresionatzeko».
Berez, hitz itsusiek zure burua eta ingurugiroa pentsamendu zikinez kutsatzea lortzen dute. Dagoeneko, horrelako asko dago munduan. «Ez jarraitu artaldeari», gomendatzen du Cuss Control liburuak. «Hitzen ingurugiroa garbitzen lagundu. Hobeto sentituko zara eta besteak gustura egongo dira zurekin».