10. KANTA
Goratu gure Jaungoikoa!
Paperezko edizioa
(145. Salmoa 12)
1. Jehoba dugu Jainkoa,
goratu bere izena.
Esan, ba, argi ʹta garbi:
«Laster dugu hemen azkena!».
Goazen guztiok predikatzera,
berri onak zabaltzera,
Jehobak izendatu duela
Errege bere Semea.
(ERREPIKA)
Jehoba dugu Jainkoa!
Goratu gure Jaungoikoa!
2. Jehoba dugu Jainkoa.
Alaitsu kantatzen dugu:
«Betiko guk nahi zaitugu
maitatu eta adoratu».
Zuzentasunez jokatzen du, bai,
gure Aita maitekorrak.
Beti dago prest, erne entzuten
gu guztion erreguak.
(ERREPIKA)
Jehoba dugu Jainkoa!
Goratu gure Jaungoikoa!
(Ikusi Sal. 89:28 [89:27, NWT]; 105:1; Jer. 33:11 ere)