15. KANTA
Goretsi Jehobaren Lehen Semea!
Paperezko edizioa
(Hebrearrei 1:6, NWT)
1. Goretsi dezagun
Jesus Lehen Semea.
Justizian oinarri
du bere aginteak.
Jainkoaren izena
maite duelako
laster garbituko du
eta goratuko!
(ERREPIKA)
Goretsi dezagun
Jesus Lehen Semea!
Sion mendian dago,
Errege bikainena.
2. Goretsi dezagun
gure salbatzailea.
Ordaindu du biziaz
gure erreskatea.
Ezkongaia zeruan
zain du distiratsu.
Eztei honek Jehoba
goraipatuko du.
(ERREPIKA)
Goretsi dezagun
Jesus Lehen Semea!
Sion mendian dago,
Errege bikainena.
(Sal 2:6; 45:4, 5 [45:3, 4, NWT]; Ap 19:8)