34 IKASGAIA
Nola erakutsi dezakegu Jehoba maite dugula?
Jainkoa gehiago maite al duzu Biblia aztertzen hasi zinenetik? Berarekin duzun adiskidetasuna sendotzen jarraitu nahi al duzu? Hala bada, gogoan izan Jehobari diozun maitasuna handitzen doala ikustean, berak gehiago maitatu eta zainduko zaituela. Nola erakutsi ahal diozu maite duzula?
1. Nola erakusten diogu Jehobari maite dugula?
Jehoba maite dugula berari obeditzen diogunean erakusten dugu (Irakurri 1 Joan 5:3). Ez du inor bera obeditzera behartzen. Horren ordez, gutako bakoitzari bera obedituko dugun ala ez erabakitzeko aukera ematen digu. Zergatik? Jehobak guk bera bihotzez obeditzea nahi duelako (Erromatarrei 6:17). Beste era batetara esanda, guk bera obeditzea nahi du maite dugulako, ez behartuta sentitzen garelako. Liburu honetako 3. eta 4. atalak zuk Jehobari maitasuna erakusten laguntzeko pentsatuak daude. Maitasun hau berak gustukoa duena eginez eta gustatzen ez zaiona baztertuz erakusten dugu.
2. Zergatik izan daiteke zaila Jehobari maitasuna erakustea?
«Zoritxar asko izaten du zintzoak» (34. Salmoa 20 [34:19, NWT]). Gure inperfekzioen erruz denok arazoak ditugu. Gainera, agian arazo ekonomikoei, injustiziei eta beste zailtasunei aurre egiten ari gara. Eta guzti honek ez digu errazten Jehobak eskatzen diguna egitea. Askotan errazagoa da desobeditzea. Baina Jehobak eskatzen diguna leialki betetzen dugunean, gauza guztien gainetik maitatzen dugula erakusten dugu. Berari leialak garela ere frogatzen dugu. Era berean, berak gurekin leialtasunez jokatuko du. Ez gaitu inoiz utziko (Irakurri 18. Salmoa 26 [18:25, NWT]).
SAKONDUZ
Ikasi zergatik gure obedientziak Jehoba pozten duen eta zerk lagundu ahal digun hau egiten.
3. Zurekin zerikusia duen desafioa
Job izeneko biblia-liburuak ondorengoa esaten du: Satanasek Job salatu egin zuela, baita Jehoba zerbitzatu nahi duten pertsona guztiak ere. Irakurri Job 1:1, 6-2:10 eta aztertu elkarrekin:
Satanasen arabera, zergatik obeditzen zion Jobek Jehobari? (Ikusi Job 1:9-11).
Zer esaten du Satanasek gizaki guztiei buruz, baita zuri buruz ere? (Ikusi Job 2:4).
Irakurri Job 27:5b, NWT eta aztertu elkarrekin:
Nola erakutsi zuen Jobek Jehoba bihotzez maite zuela?
4. Poztu Jehobaren bihotza
Irakurri Esaera Zaharrak 27:11 eta aztertu elkarrekin:
Nola sentitzen da Jehoba zentzuduna zarenean eta obeditzen duzunean? Zergatik?
5. Jehobari leial izan zaitezke
Jehobari diogun maitasunak besteei berari buruz hitz egitera bultzatzen gaitu. Berari diogun leialtasunak hau egitera bultzatzen gaitu, erraza ez denean ere. Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:
Zaila egiten al zaizu Jehobari buruz besteei hitz egitea?
Zerk lagundu zion Graysoni bere beldurra gainditzen?
Jehobari leial izatea errazagoa da, berak maitatzen duena maitatzen dugunean eta gorrotatzen duena gorrotatzen dugunean. Irakurri Amos 5:15 eta aztertu elkarrekin:
Zeintzuk dira Jehobak maite dituen gauza batzuk? Eta gorrotatzen dituen beste batzuk?
Nola ikasi dezakegu ondo dagoena maitatzen eta gaizki dagoena gorrotatzen?
6. Jehoba obeditzeak laguntzen digu
Jehoba obeditzea beti erabakirik onena da. Irakurri Isaias 48:17, 18 eta aztertu elkarrekin:
Jehobak guretzat hoberena zer den beti dakiela dio. Zure ustez, honetan konfiantza izan al dezakegu? Zergatik?
Bibliari buruz eta benetako Jainkoari, hau da, Jehobari buruz ikasi duzunak, nola lagundu dizu orain arte?
ZER DIO JENDEAK? «Jainkoari ez zaio axola egiten dudana».
Gure ekintzek Jehobaren sentimenduetan eragina dutela frogatzeko, zer aipu erabiliko zenuke?
LABURPENA
Jehoba maite dugula erakusten dugu obeditzen dugunean, baita arazoen aurrean leialak garenean ere.
Berrikuspena
Zer ikasi duzu Joben eredutik?
Nola erakutsiko duzu Jehobari diozun maitasuna?
Zerk lagunduko dizu Jehobari leial mantentzen?
GEHIAGO IKASTEKO
Ikusi nola izan zaitezkeen leial Jehobari eta kongregazioari.
Ikasi gehiago Satanasek gizakiei egindako salaketei buruz.
«Job leial mantentzen da» (La Biblia y su mensaje edo La Bible: quel est son message ?, 6. atala)
Aztertu gazteek ere nola erakutsi ahal dioten euren maitasuna Jehobari.
Gazte batzuk beste gazte batzuen presioa jasaten ari dira. Nola izan daitezke Jainkoari leialak egoera horretan?