28 IKASGAIA
Erakutsi esker ona Jehobak eta Jesusek gure alde egin zutenarengatik
Nola sentitzen zara lagun batek opari polit bat egiten dizunean? Seguruenik, oso pozik sentitzen zara eta zure lagunari asko eskertzen duzula adierazi nahi diozu. Jehobak eta Jesusek inoiz jaso dezakegun oparirik hoberena egin ziguten: erreskatea. Nola erakutsi dezakegu eskertuta gaudela?
1. Zein da Jainkoari eta Jesu Kristori eskertuta gaudela erakusteko modu bat?
Jesusengan sinesten badugu, betirako biziko garela promesten du Bibliak (Joan 3:16). Nola egin dezakegu hau? Gure fedea hartzen ditugun erabakietan eta egiten ditugun gauzetan erakutsi behar dugu (Santiago 2:17). Esaten eta egiten dugunarekin gure fedea erakusten dugunean, Jesus eta bere Aitarekin, Jehobarekin, dugun adiskidetasuna sendotzen dugu (Irakurri Joan 14:21).
2. Zein ekitaldi berezitan erakutsi dezakegu gure esker ona Jehoba eta Jesusi?
Hil aurreko gauean, Jesusek bere sakrifizioarengatik esker ona azaltzeko beste modu bat erakutsi zien bere jarraitzaileei. Ekitaldi berezi batean elkarrekin biltzeko esan zien: «Jaunaren afaria» edo Jesu Kristoren heriotzaren oroitzapena (1 Korintoarrei 11:20). Jesusek bere bizia eman zuela, apostoluek eta egiazko kristau guztiek gogoratzea nahi zuen. Beraz, honakoa agindu zien: «Egizue hau nire oroigarri» (Lukas 22:19). Oroitzapenera joaten garenean, Jehobak eta Jesusek diguten maitasun handia eskertzen dugu.
SAKONDUZ
Ikusi Jehobak eta Jesusek azaldutako maitasuna eskertzeko beste modu batzuk. Aztertu Jesu Kristoren heriotzaren oroitzapenak duen garrantzia.
3. Esker onak ekintzara bultzatzen gaitu
Imajinatu norbaitek bizia salbatzen dizula. Erraz ahaztuko al zenuke pertsona horrek egin duena? Ala, eskertuta zaudela erakusteko moduak bilatuko zenituzke?
Bizia Jehobari zor diogu. Irakurri 1 Joan 4:8-10 eta aztertu elkarrekin:
Zergatik da opari berezia Jesusen sakrifizioa?
Nola sentitzen zara Jehobak eta Jesusek zure alde egin zutenarengatik?
Nola erakutsi dezakegu esker ona Jehobak eta Jesusek gure alde egin zutenarengatik? Irakurri 2 Korintoarrei 5:15 eta 1 Joan 4:11; 5:3. Pasarte bakoitza irakurri ondoren, aztertu elkarrekin:
Nola erakutsi dezakegu esker ona?
4. Jesus imitatu
Esker ona azaltzeko beste modu bat Jesus imitatzea da. Irakurri 1 Pedro 2:21 eta aztertu elkarrekin:
Nola jarraitu ditzakegu Jesusen urratsak?
5. Jesu Kristoren heriotzaren oroitzapena ospatu
Lehen Jaunaren Afaria ospatzean zer gertatu zen ikusteko, irakurri Lukas 22:14, 19, 20, NWT eta aztertu elkarrekin:
Zer gertatu zen Jaunaren Afarian?
Zer irudikatzen dute ogiak eta ardoak? (Ikusi 19 eta 20 bertsetak)
Jesusek bere jarraitzaileek Oroitzapena ospatzea nahi zuen. Hau urtero bera hil zen egun berean egitea nahi zuen. Horregatik, Jehobaren lekukook urtero biltzen gara Jesusen heriotza oroitzeko, berak agindu bezala. Bilera inportante honi buruz ikasteko, ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:
Zer egiten da Oroitzapenean?
Ogia eta ardoa ikurrak dira. Jesusek gure alde eman zuen bere giza gorputz perfektua irudikatzen du ogiak. Ardoak bere odola irudikatzen du.
ZER DIO JENDEAK? «Salbatzeko egin behar den gauza bakarra, Jesusengan sinestea da».
Nola erabili ditzakezu Joan 3:16 eta Santiago 2:17 gehiago egitea beharrezkoa dela frogatzeko?
LABURPENA
Jesusek gure alde egin zuena eskertzen dugula adierazten dugu, berarengan sinetsiz eta Oroitzapenera joanez.
Berrikuspena
Zer esan nahi du Jesusengan sinesteak?
Jehobak eta Jesusek zure alde egin zutenarengatik, nola gustatuko litzaizuke esker ona azaltzea?
Zergatik da hain garrantzitsua Jesu Kristoren heriotzaren oroitzapenera joatea?
GEHIAGO IKASTEKO
Zer egitera bultzatzen gaitu Jesu Kristoren heriotzak?
Ikasi gehiago fedeari buruz eta hau erakusteko moduen inguruan.
«Jehobaren promesetan duzun fedea erakutsi» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2016 urria)
Ikusi Jesu Kristoren sakrifizioari buruz ikasteak zer eragin izan zuen emakume baten bizitzan.
«Bibliak bizitzak aldatzen ditu» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2011 abuztuak 1)
Aztertu zergatik gutxi batzuk parte hartzen duten Oroitzapenean.