27 IKASGAIA
Nola salbatu ahal gaitu Jesusen heriotzak?
Lehen gizakiek, Adam eta Ebak, Jainkoari desobeditu zioten. Ondorioz, gizaki guztiok bekatu egiten dugu, sufritzen dugu eta hiltzen gara.a Baina esperantza dago gure egoerarentzat. Jehobak bere seme Jesu Kristoren bitartez, bekatu eta heriotzatik gu salbatzeko aukera eman digu. Bibliak irakasten duenaren arabera, Jesusek bere heriotzaren bitartez erreskatea eman zuen. Erreskatea norbait askatzeko ordaintzen den prezioa da. Jesusek ordaindu zuen prezioa bere giza bizi perfektua izan zen (Irakurri Mateo 20:28). Jesusek lurrean betirako bizitzeko eskubidea zuen. Baina eskubide horri uko egin zion, Adam eta Ebak galdu zuten guztia berreskuratzeko aukera izan dezagun. Horrela, berak eta Jehobak zenbat maite gaituzten ere erakutsi zuen. Ikasgai honek Jesusen heriotzagatik gure esker ona sakontzen lagunduko digu.
1. Nola laguntzen gaitu Jesusen heriotzak gaur egun?
Bekatariak garenez, Jehobak gogoko ez dituen gauza asko egiten ditugu. Hala ere, Jainkoaren lagun minak izan gaitezke ondorengoa eginez: gure bekatuengatik bihotzez damutuz, Jesu Kristoren bitartez Jehobari barkamena eskatuz, eta egindako hutsegiteak ez errepikatzeko ahal dugun guztia eginez (1 Joan 2:1). Bibliak dio: «Kristo bera ere giza bekatuengatik hil zen, eta behin betiko hil ere, errugabea errudunengatik, zuek Jainkoarengana eramateko» (1 Pedro 3:18).
2. Nola lagunduko gaitu Jesusen heriotzak etorkizunean?
Jehobak Jesus bidali zuen bere giza bizi perfektua eskaintzera «harengan sinesten duenik inor gal ez dadin, baizik betiko bizia izan dezan» (Joan 3:16). Jesusek egin zuenari esker, Adamen desobedientziak sortutako gauza txar guztiak laster konponduko ditu Jehobak. Zer esan nahi du honek? Jesusen sakrifizioan fedea dugula frogatzen badugu, lurrean paradisu batean bizitzaz betirako gozatzeko aukera izango dugula (Isaias 65:21-23).
SAKONDUZ
Aztertu zergatik eman zuen Jesusek bere bizia eta nola laguntzen zaituen honek.
3. Jesusen heriotzak bekatutik eta heriotzatik askatzen gaitu
Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:
Zer aukera galdu zuen Adamek Jainkoa desobeditzean?
Irakurri Erromatarrei 5:12 eta aztertu elkarrekin:
Zer eragin izan du Adamen bekatuak zure bizian?
Irakurri Joan 3:16 eta aztertu elkarrekin:
Zergatik bidali zuen Jehobak bere Semea lurrera?
A) Adam gizon perfektua zen. Baina bekatu egin zuenez, gizakia bekatu eta heriotzara bideratu zuen.
B) Jesus gizon perfektua zen. Berak Jainkoa obeditu zuenez, gizakia perfekziora eta betirako bizitzara bideratu zuen.
4. Jesusen heriotzak pertsona guztiak lagundu ahal ditu
Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:
Nola lagundu ahal die gizon bakar baten heriotzak pertsona guztiei?
Irakurri 1 Timoteori 2:5, 6 eta aztertu elkarrekin:
Adam gizon perfektua izan arren bekatu egin zuenez, gizaki guztiok bekatu egiten dugu eta hiltzen gara. Jesus ere gizon perfektua zen. Zer zentzutan eskaini zuen berak balio bereko ordainsaria edo erreskatea?
5. Erreskatea Jehobak egiten dizun opari bat da
Jehobaren lagunentzat, erreskatea opari pertsonala da. Adibidez, irakurri Galaziarrei 2:20 eta aztertu elkarrekin:
Nola erakutsi zuen Paulo apostoluak berarentzat, erreskatea opari pertsonala zela?
Adamek bekatu egin zuenean, berak eta bere ondorengo guztiok heriotza zigorra jaso genuen. Baina Jehobak bere Semea hiltzera bidali zuen, zuk betirako bizitzaz gozatzeko aukera izateko.
Ondorengo bertsetak irakurtzen dituzun heinean, imajinatu nola sentitu zen Jehoba bere Semeak sufritzen zuen bitartean. Irakurri Joan 19:1-7, 16-18 eta aztertu elkarrekin:
Nola sentitzen zara Jehobak eta Jesusek zure alde egin dutenarengatik?
NORBAITEK GALDETU DEZAKE: «Nola da posible gizon bakar batek jende guztiaren alde bizia ematea?».
Eta zuk, zer erantzungo zenuke?
LABURPENA
Jesusen heriotzari esker, Jehobak gure bekatuak barkatu ahal dizkigu eta betirako bizi gaitezke.
Berrikuspena
Zergatik hil zen Jesus?
Zer zentzutan izan zen Jesusen giza bizi perfektua balio bereko erreskatea?
Nola lagundu ahal dizu Jesusen heriotzak?
GEHIAGO IKASTEKO
Ikasi zergatik deitzen zaion erreskatea Jesusen giza bizi perfektuari.
«Nola da Jesusen sakrifizioa askoren aldeko erreskatea?» (Web artikulua)
Ikusi zer egin behar dugun bekatu eta heriotzatik babestuta egoteko.
Barkatu al ditzake Jehobak bekatu larriak?
«Bibliari buruzko galderak» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2013 maiatzak 1)
Ikusi Jesu Kristoren sakrifizioari buruz ikasteak, nola lagundu zion gizon bati bere izaera aldatzen.
a Bekatu egitea ez da soilik gauza txar bat egitearen ekintza. Gauza txarrak egiteko jaso dugun joerari ere deitzen zaio.