38 IKASGAIA
Eskertu dezagun biziaren oparia
Bizirik egoteak gauza zoragarriak egiteko eta hauetaz gozatzeko aukera ematen digu. Nahiz eta arazoak izan, normalean, bizitzako gauza askotaz gozatu dezakegu. Baina, nola erakutsi ahal diogu Jehobari eman digun biziarengatik eskertuta gaudela? Eta, zein da hau egiteko arrazoirik garrantzitsuena?
1. Zergatik eskertu beharko genuke bizia?
Bizia eskertu beharko genuke gure aita maitekorraren, Jehobaren, opari bat delako. Bera «biziaren iturria» da, eta bizidun guztiak sortu ditu (36. Salmoa 10 [36:9, NWT]). Berak «denei bizia eta arnasa eta gainerako guztia ematen» dizkie (Eginak 17:25, 28). Bizirik mantentzeko behar dugun guztia ematen digu Jehobak. Baina, are gehiago, bizitzaz gozatzeko aukera ere ematen digu (Irakurri Eginak 14:17).
2. Nola erakutsi ahal diogu Jehobari eman digun biziaren opariarengatik eskertuta gaudela?
Gure ama gutaz haurdun geratu zen momentutik, Jehoba gutaz arduratu da. Jehobak hurrengoa esan zion bere zerbitzari bati, Jeremiasi: «Amaren sabelean sortu aurretik aukeratu zintudan» (Jeremias 1:5). Jehobarentzat gure bizia oso baliotsua da (Irakurri Mateo 10:29-31). Pertsona batek bizi bat amaitzea erabakitzen duenean, berea bada ere, sufrimendu handia sortzen dio Jehobaria (Irteera 20:13). Gure biziak beharrik gabe arriskuan jartzen ditugunean edo besteen biziak babesteko neurririk hartzen ez dugunean ere, Jehobari sufrimendua sortzen diogu. Gure biziaz arduratzen garenean eta besteenak errespetatzen ditugunean, biziaren opari zoragarria eskertzen dugula erakusten dugu.
SAKONDUZ
Aztertu nola erakutsi dezakegun biziaren opariarengatik sentitzen dugun esker ona.
3. Zure osasuna zaindu
Jehobari bere nahia beteko dugula promestu diogunez, gure bizitza osoa bera zerbitzatzeko erabiltzen dugu. Geure burua «opari bizi» moduan Jainkoari eskaini diogu. Ondorioz, gure bizia ondo zaindu behar dugu. Irakurri Erromatarrei 12:1, 2 eta aztertu elkarrekin:
Zergatik zaindu beharko genuke gure osasuna?
Zeintzuk dira hau egiteko modu batzuk?
4. Neurriak hartu zauriak edo heriotza saihesteko
Bibliak arriskutsuak diren jokabideak saihestera animatzen gaitu. Ikusi BIDEOA segurtasunez jokatzeko egin ditzakegun gauza batzuk ikasteko.
Irakurri Esaera Zaharrak 22:3 eta aztertu elkarrekin nola jokatu dezakegun segurtasunez hurrengo egoeretan:
Etxean
Lanean
Kirola egitean
Ibilgailu batean joatean edo hau gidatzean
5. Errespetatu jaiogabearen bizia
Jehoba ama baten sabelean dagoen haurrari gertatzen zaion guztiaz arduratzen dela azaldu zuen Dabidek. Irakurri 139. Salmoa 13-17 eta aztertu elkarrekin:
Jehobaren ikuspuntutik, noiz hasten da pertsona baten bizia? Ama haurdun geratzean edo haurra jaiotzean?
Jehobak antzinako Israeli emandako Legean, amak eta euren jaio gabeko haurrak babestuta zeuden. Irakurri Irteera 21:22, 23 eta aztertu elkarrekin:
Nola sentitzen da Jehoba pertsona batek jaio gabeko haur bat nahigabe hiltzen duenean?
Eta nola sentitzen da nahita egiten duenean?b
Nola sentitzen zara Jainkoaren ikuspuntua ezagutzean?
Biziaren balioa eskertzen duen emakume batek ere, agian, geratzen zaion aukera bakarra abortua dela sentitu dezake. Irakurri Isaias 41:10 eta aztertu elkarrekin:
Emakume bat abortatzeko presioa jasotzen ari bada, norengana jo beharko du laguntza bila? Zergatik?
ZER DIO JENDEAK? «Emakumeek abortatzea erabakitzeko eskubide osoa dute, euren gorputza baita».
Zerk konbentzitzen zaitu Jehobak ama baten eta bere jaio gabeko haurraren biziak estimatzen dituela?
LABURPENA
Jehobak eman digun biziaren oparia maitatzen, errespetatzen eta babesten irakasten digu Bibliak. Honen barne, gure bizia eta besteena ere daude.
Berrikuspena
Zergatik da baliotsua Jehobarentzat gizakion bizia?
Nola sentitzen da Jehoba norbaitek giza bizi bat nahita amaitzen duenean?
Zergatik zaude eskertuta biziaren opariarengatik?
GEHIAGO IKASTEKO
Nola erakutsi ahal diogu Jehobari eman digun biziaren opariarengatik eskertuta gaudela?
Hurrengo galderaren erantzuna aurkitu ezazu: Jainkoak barkatuko al dio abortu bat izan duen emakumeari?
Jainkoak biziari buruz duen ikuspuntuak, gure aisialdia erabakitzerako orduan eragina izan beharko luke. Ikasi zergatik.
«Kirol extremoak: Egokiak al dira?» (¡Despertad! edo Réveillez-vous !, 2000 urriak 8)
Aztertu nola lagundu ahal dion Bibliak, suizidiora bultzatzen duten pentsamenduak dituen pertsona bati.
«Lagundu ahal dit Bibliak suizidioan pentsatzen ari banaiz?» (Web artikulua)
a Jehoba oso nahigabetuta daudenetaz bihotzez arduratzen da (34. Salmoa 19 [34:18, NWT]). Berak suizidioan pentsatzera eramaten duten sentimenduak ulertzen ditu eta lagundu nahi du. Jehobak nola lagundu ahal digun ikusteko, irakurri ikasgai honetako «Gehiago ikasteko» atalean aurkituko duzun «Lagundu ahal dit Bibliak suizidioan pentsatzen ari banaiz?» artikulua.
b Abortu bat izan dutenek ez dute erruarengatik lur jota egon behar. Izan ere, Jehobak barkatu ahal ditu. Informazio gehiago nahi izanez gero, irakurri ikasgai honetako «Gehiago ikasteko» atalean aurkituko duzun «Zer dio Bibliak abortuari buruz?» artikulua.