-
Zer dio Bibliak alkohola edateari buruz?Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
-
-
Zer dio Bibliak alkohola edateari buruz?
Munduan zehar, jendeak alkoholari buruz iritzi desberdinak ditu. Batzuek noizean behin euren lagunekin daudenean alkohola edaten dute. Beste batzuek, berriz, alkoholik ez edatea erabakitzen dute. Eta badaude beste batzuk, mozkortzeraino edaten dutenak. Baina, zer dio Bibliak alkoholari buruz?
1. Gaizki al dago alkohola edatea?
Bibliak ez du alkohola edatea debekatzen. Horren ordez, Jainkoak gizakioi emandako oparien artean, Bibliak «gizakiaren bihotza alaitzen duen ardoa» aipatzen du (104. Salmoa 14, 15). Gainera, Biblian agertzen diren gizon eta emakume leial batzuek alkohola edan zuten (1 Timoteori 5:23).
2. Zer aholku ematen die Bibliak alkohola edatea erabakitzen dutenei?
Jehobak neurrigabe edatea eta mozkorkeria kondenatzen ditu (1 Korintoarrei 6:10). Bere Hitzak dio: «Ez zaitez elkartu zurruteroekin [edo mozkorrekin]» (Esaera Zaharrak 23:20). Beraz, edatea erabakitzen badugu, bakarrik edo besteekin gaudenean ere, ez genuke neurrigabe egin beharko. Eta, zer da neurrigabe edatea? Alkoholaren erruz ezin dugunean argi pentsatu, ezin ditugunean hitzak eta ekintzak kontrolatu edota gure osasuna kaltetzen denean, gehiegi edaten arituko ginateke. Edaten dugun kopurua ezin badugu kontrolatu, ezer ez edatea erabaki beharko genuke.
3. Nola errespetatu ahal ditugu besteek alkoholari buruz hartutako erabakiak?
Pertsona bakoitzak erabaki behar du alkohola edatea edo ez. Norbaitek alkohola neurriz edatea erabakitzen badu, ez genuke epaitu beharko. Era berean, edan nahi ez duen norbait ez genuke edatera presionatuko (Erromatarrei 14:10). Bestalde, guk edatea bestentzat arazo bat baldin bada, orduan ez edatea erabakiko dugu (Irakurri Erromatarrei 14:21). Bibliak dio: «Ez bedi inor bere buruaren onaren bila ibil, besterenaren bila baizik» (Irakurri 1 Korintoarrei 10:23, 24).
SAKONDUZ
Aztertu edatea edo ez, eta zenbat edatea erabakitzen lagunduko dizuten biblia-printzipioak. Gainera, ikusi zer egin dezakezun alkoholarekin arazoak badituzu.
4. Erabaki edango duzun edo ez
Zer pentsatzen zuen Jesusek alkohola edateari buruz? Erantzuna aurkitzeko, aztertu berak egin zuen lehen miraria. Irakurri Joan 2:1-11 eta aztertu elkarrekin:
Jesusek alkoholari buruz zuen ikuspuntua eta edaten zuten pertsonez pentsatzen zuena aztertuz, zer ikasi dezakegu?
Jesusek ez zuen alkohola edatea debekatu. Beraz, zer ikuspuntu izan beharko lukete kristauek edatea erabakitzen dutenei buruz?
Hala ere, kristauek alkohola edateko eskubidea izateak ez du esan nahi hau egitea beti zentzuzkoa denik. Irakurri Esaera Zaharrak 22:3 eta aztertu zer eragina izan dezaketen ondorengo egoerek, edatea edo ez erabakitzean:
Ibilgailu bat gidatzean edo makineria erabiltzean.
Haurdun egotean.
Medikuak alkoholik ez edatea gomendatzean.
Edaten duzuna kontrolatzeko arazoak izatean.
Legeak uzten ez duenean.
Iraganean alkoholarekin arazoak izan zituelako, ezer ez edatea erabaki duen norbaitekin egotean.
Ezkontzetan edo beste festetan alkohola eskainiko al zenuke? Erabaki bat hartzen laguntzeko, ikusi BIDEOA.
Irakurri Erromatarrei 13:13 eta 1 Korintoarrei 10:31, 32. Aipu bakoitza irakurri ondoren, aztertu elkarrekin:
Printzipio hauek betetzeak, nola lagundu ahal dizute Jehoba poztuko duen erabaki bat hartzen?
5. Erabaki zenbat edango duzun
Alkohola edatea erabakitzen baduzu, ondorengoa gogoan izan: Jehobak ez du alkohola debekatzen, baina neurrigabe edatea kondenatzen du. Zergatik? Irakurri Oseas 4:11, 18 eta aztertu elkarrekin:
Zer gertatu daiteke pertsona batek neurrigabe edaten duenean?
Nola saihestu dezakegu neurrigabe edatea? Gure mugak ezagutu eta onartu behar ditugu. Irakurri Esaera Zaharrak 11:2 eta aztertu elkarrekin:
Zergatik da ideia ona edango duzun kopuruari muga zehatz bat jartzea?
6. Nola gainditu alkoholarekin loturiko arazoak?
Ikusi zerk lagundu zion gizon bati alkohola neurrigabe edateari uzten. Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:
Zer jarrera zuen Dmitry-k alkohola edaten zuenean?
Berehala edaten uzteko gai izan al zen?
Zerk lagundu zion alkoholaren menpekotasuna gainditzen?
Irakurri 1 Korintoarrei 6:10, 11 eta aztertu elkarrekin:
Zer-nolako garrantzia du mozkorkeriak?
Nola dakigu alkoholarekin arazoak dituen norbaitek aldaketak egin ditzakeela?
Irakurri Mateo 5:30 eta aztertu elkarrekin:
Eskua moztearen adibideak, Jehoba pozteko agian sakrifizioak egin behar ditugula irudikatzen du. Zer egin dezakezu alkoholaren arazoa gainditzeko borrokan bazabiltza?a
Irakurri 1 Korintoarrei 15:33 eta aztertu elkarrekin:
Zer eragin izan dezakete zure lagunek edaten duzun kopuruan?
NORBAITEK GALDETU DEZAKE: «Gaizki al dago alkohola edatea?».
Eta zuk, zer erantzungo zenuke?
LABURPENA
Alkohola guk bizitzaz gozatzeko eman digu Jehobak. Baina, neurrigabe edatea eta mozkorkeria kondenatzen ditu.
Berrikuspena
Zer dio Bibliak alkohola edateari buruz?
Zeintzuk dira neurrigabe edatearen arriskuak?
Nola errespetatu ditzakegu alkoholarekin loturiko besteen erabakiak?
GEHIAGO IKASTEKO
Nola hartu ditzakete gazteek alkohola edateari buruzko erabaki onak?
Ikusi zer pauso eman ditzakezun alkoholarekin dituzun arazoak gainditzeko.
«Nola mantendu alkohola kontrolpean?» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2010 urtarrilak 1)
Onargarria al da kristauentzat topa egitea?
«Irakurleen galderak» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2007 otsailak 15)
«Hondorik gabeko kupela nintzen» bizipenean, ikusi nola lortu zuen gizon batek alkoholaren menpekotasunetik askatzea.
«Bibliak bizitzak aldatzen ditu» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2012 maiatzak 1)
a Alkoholaren menpe daudenek, arazo honi aurre egiteko beharbada laguntza profesionala beharko dute. Mediku askoren arabera, alkoholarekin arazoak izan dituztenek ez lukete ezer edan beharko.
-
-
Zergatik dira garrantzitsuak gure janzkera eta apaintzeko modua?Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
-
-
52 IKASGAIA
Zergatik dira garrantzitsuak gure janzkera eta apaintzeko modua?
Denok dugu gustukoa zaigun janzteko eta apaintzeko modua. Bibliako printzipio batzuk jarraitzen baditugu, gustatzen zaiguna aukeratu dezakegu eta, aldi berean, Jehoba poztu. Aztertu ditzagun hauetako printzipio batzuk.
1. Zer printzipio jarraitu behar ditugu janzteko eta apaintzeko modua erabakitzean?
Janzteko modu egokia aukeratu behar dugu. Gainera, modestia eta zentzu ona erakutsi behar ditugu. Eta itxura garbia mantendu behar dugu Jainkoari diogun debozioa erakusteko (1 Timoteori 2:9, 10). Aztertu ditzagun lau printzipio hauek: 1) Gure janzkerak egokia izan behar du. Agian, kongregazioko bileretan anai-arrebak modu ezberdinetan janzten direla ikusi duzu. Baina, gure janzkerak eta orrazkerak Jainkoari errespetua erakutsi behar diote. 2) Modestiaz janzten gara, besteei pentsamendu txarrik eragiten ez diegunean, edota guganako arreta handiegirik erakartzen ez dugunean. 3) Zentzu ona erakusten dugu, modaren azken estilo guztiak beti jarraitzen ez ditugunean. 4) Gure itxurak Jainkoari diogun debozioa erakutsi beharko luke, benetako Jainkoa adoratzen dugula besteei adieraziz (1 Korintoarrei 10:31).
2. Zer eragin du gure apaintzeko moduak anai-arrebengan?
Gure janzkera erabakitzeko eskubidea dugu. Baina, besteengan izango duen eraginean pentsatu behar dugu ere. Inor ez ofenditzeko ahal dugun guztia egiten dugu. Ondorioz, «lagun hurkoari atsegin ematen, ona eta fedean hazteko lagungarri zaiona» bilatzen dugu (Irakurri Erromatarrei 15:1, 2).
3. Nola erakarri ditzake gure apaintzeko moduak beste pertsona batzuk Jehoba ezagutzera?
Beti modu egokian janzten saiatzen gara. Baina hau kontu handiz egiten dugu, batez ere, kongregazioko bileretara eta predikatzera joaten garenean. Gure itxurarekin besteak berri onetatik distraituko ez ditugula ziurtatu nahi dugu. Horren ordez, gure itxurak besteak Jehoba ezagutzera erakarri ditzake eta «Jainko gure Salbatzailearen irakaspena gauza guztietan» edertu dezake (Titori 2:10).
SAKONDUZ
Aztertu nola ziurtatu gaitezkeen gure janzkera eta apaintzeko modua egokiak diren, eta besteei kristauak garela erakusten dieten.
4. Gure itxura egokiak Jehobari errespetua erakusten dio
Zein da gure itxurari arreta jartzeko arrazoirik garrantzitsuena? Irakurri 47. Salmoa 3 [47:2, NWT] eta aztertu elkarrekin:
Gure janzkerak besteek Jehobari buruz duten ikuspuntuan eragina duela gogoratu behar dugu. Hau kontuan izanik, janzteko modua aukeratzean, zer erabaki hartu beharko genuke?
Zure ustez, arrazoitsua al da bileretara joatean eta predikatzean gure apaintzeko modua kontu handiz aukeratzea? Zergatik edo zergatik ez?
5. Nola hartu ditzakegu janzteko eta apaintzeko erabaki onak?
Ez dio axola gure arropak garestiak edo merkeak diren. Garbiak egon behar dute eta egoera bakoitzerako egokiak izan behar dira. Irakurri 1 Korintoarrei 10:24 eta 1 Timoteori 2:9, 10. Ondoren, aztertu zergatik baztertu beharko genituzkeen hurrengo jantzi motak:
Zikina dagoena edo informalegia dena.
Besteei pentsamendu txarrak eragiten dizkiena; esaterako, estuegiak direnak.
Kristauok ez dugu Moisesen legea jarraitu behar. Baina honi esker, Jehobak duen pentsatzeko moduari buruz asko ikasi dezakegu. Irakurri Deuteronomioa 22:5 eta aztertu elkarrekin:
Zergatik baztertu behar ditugu emakumeei gizonezkoen itxura edota gizonezkoei emakumeen itxura ematen dieten janzteko eta apaintzeko moduak?
Irakurri 1 Korintoarrei 10:32, 33 eta 1 Joan 2:15, 16 eta aztertu elkarrekin:
Zergatik da garrantzitsua guretzat gure itxurak ingurukoei edo kongregaziokoei ofenditzen badie?
Janzteko eta apaintzeko zein modu dira ohikoak bizi zaren lekuan?
Zure ustez, ba al daude kristauentzat desegokiak diren apaintzeko moduak? Zergatik edo zergatik ez?
ZER DIO JENDEAK? «Nahi dudan bezala janzteko eskubidea dut».
Ados al zaude? Zergatik edo zergatik ez?
LABURPENA
Apaintzean erabaki onak hartzen ditugunean, Jehobari eta besteei errespetua erakusten diegu.
Berrikuspena
Zergatik dira gure janzteko eta apaintzeko moduak garrantzitsuak Jehobarentzat?
Gure itxurari buruzko erabakiak hartzean, zein biblia-printzipiok lagundu ahal gaituzte?
Zer eragin du gure itxurak besteek benetako adorazioa ikusten duten moduan?
GEHIAGO IKASTEKO
Janzteko duzun modua ikustean, ikusi zer pentsatu dezaketen besteek zuri buruz.
Ikasi zergatik den zentzuduna tatuaje bat egin baino lehen ondorioetan pentsatzea.
Aztertu zure erabakiak gidatu ahal dituzten beste printzipio batzuk.
«Jainkoa ohoratzen al du zure janzteko moduak?» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2016 iraila)
Jainkoa poztu nahi zuen emakume batek, besteen janzteko erabakiak errespetatzen ikasi zuen. Ikusi nola lortu zuen hau egitea.
-