58 IKASGAIA
Jarraitu Jehobari leial izaten
Egiazko kristauek, Jehoba adoratzeko erabaki tinkoa hartu dute. Ez diote ezeri ez inori erabaki hau aldatzen utziko. Ziur gaude zuk ere hau sentitzen duzula. Jehobak zure leialtasuna estimatzen du (Irakurri 1 Kronikak 28:9). Zer egoerek jarri dezakete zure leialtasuna probapean? Eta nola egin ahal diezu aurre?
1. Nola jarri dezakete besteek probapean Jehobari diogun leialtasuna?
Pertsona batzuk Jehobari ematen diogun adorazioa eteten saiatuko dira. Nork egingo luke horrelako gauza txarrik? Jehoba zerbitzatzeari utzi dioten pertsona batzuek, orain, bere erakundeari buruz gezurrak kontatzen dituzte. Hauei apostatak deitzen zaie eta euren asmoa gure fedea suntsitzea da. Gainera, zenbait erlijioburuk guri buruzko informazio faltsua zabaltzen dute, honen arriskuaz konturatzen ez direnek egia utzi dezaten. Mota honetako edozein pertsonarekin hitz egitea, arriskutsua da guretzat. Baita euren liburuak edo blogak irakurtzea, beraien webguneak bisitatzea edota euren bideoak ikustea. Jehoba leialtasunez ez zerbitzatzera konbentzitu nahi gaituztenei buruz hitz egin zuen Jesusek. Hauek aipatzean, ondorengoa esan zuen: «Utz itzazue! Itsu dira, eta itsu-gidari. Eta itsuaren gidaria itsua bada, biak zulora eroriko dira» (Mateo 15:14).
2. Nola erakusten dute gure erabaki pertsonalek Jehobari diogun leialtasuna?
Jehobari diogun maitasunak, erlijio faltsuarekin harremanik ez izatera bultzatu behar gaitu. Beraz, gure lanak, parte garen erakundeak edota edozein ekintzak ez luke erlijio faltsuarekin zerikusirik izan behar. Jehobak ohartarazten digu: «Irten [Babilonia Handitik], ene herri» (Apokalipsia 18:2, 4).
SAKONDUZ
Ikasi zer egin dezakezun Jehobari diozun leialtasuna besteek ahuldu ez dezaten. Gainera, ikusi nola erakutsi dezakezun leialtasuna Babilonia Handitik ateratzean.
3. Kontuz ibili irakasle faltsuekin
Nola erantzun beharko genuke Jehobaren erakundeari buruzko gauza negatiboak entzuten ditugunean? Irakurri Esaera Zaharrak 14:15 eta aztertu elkarrekin:
Zergatik izan behar dugu kontu handia entzuten dugun guztia ez sinesteko?
Irakurri 2 Joan 9-11, NWT eta aztertu elkarrekin:
Nolako harremana izan beharko genuke apostatekin?
Apostatekin harreman zuzena ez izan arren, nola egon gaitezke euren irakasketekin harremanetan?
Zure ustez, nola sentituko da Jehoba berari edo bere erakundeari buruz esandako gauza negatiboei arreta jartzen badiegu?
4. Jarraitu Jainkoari leial izaten anaia edo arreba batek bekatu egitean
Kongregazioko norbait bekatu larri batean erori dela jakiten dugunean, zer egin behar dugu? Aztertu Jainkoaren Legeak antzinako Israeli emandako printzipio bat. Irakurri Deuteronomioa 13:9 [13:8, NWT].
Bertset honetan oinarrituta, norbait bekatu larri batean erori dela badakigu, adindunei dakiguna kontatu behar diegu. Hala ere, hau egin aurretik bekataria adindunekin hitz egitera eta bere bekatua aitortzera animatuko genuke. Hau egitean, maitasuna erakutsiko genioke. Adindunekin hitz egiten ez badu, guk adindunei dakiguna kontatuko diegu, Jehobari leialtasuna erakutsiz. Honela jokatzean, nola erakusten diegu maitasun leiala ondorengoei?
Jehobari
Bekatuan erori denari
Kongregazioko anai-arrebei
5. Babilonia Handitik aldendu
Irakurri Lukas 4:8 eta Apokalipsia 18:4, 5 eta erantzun ondorengo galderak:
Erlijio faltsuaren ospakizunen batean parte hartzen al dut oraindik?
Beste erlijio batekin lotura duen erakunde baten parte al naiz?
Laguntza ematen al dio nolabait nire lanak erlijio faltsuari?
Erlijio faltsutik aldendu beharreko beste arlo batzuk al daude nire bizitzan?
Hauetako galderaren bati bai erantzun badiot, zer aldaketa egin behar ditut?
Edozein kasutan, kontzientzia garbia utziko dizun eta Jehobari diozun leialtasuna erakusten duen erabaki bat hartu.
ZER DIO JENDEAK? «Egia defendatu ahal izateko, apostatek Jehobaren lekukoei buruz esaten dutena ezagutu behar dut».
Zentzuzkoa al da hau pentsatzea? Zergatik edo zergatik ez?
LABURPENA
Jehobari leial mantentzeko, ez dugu gu engainatzen saiatzen direnekin elkartu behar.
Berrikuspena
Zergatik ez ditugu apostaten ideiak entzun behar?
Anaia edo arreba batek bekatu larri bat egin duela jakiten badugu, zer egin beharko genuke?
Nola obeditu dezakegu erlijio faltsutik ihes egiteko ohartarazpena?
GEHIAGO IKASTEKO
Ikasi zer egin behar dugun besteek Jehobaren lekukoei buruz gezurrak zabaltzen dituztenean.
«Datu guztiak al ditugu?» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2018 abuztua)
Nola jakin dezakegu erakunde edo ekintzaren batek Babilonia Handiari laguntza ematen dion?
Zer egin dute aurkari batzuek gure fedea ahultzeko asmoz?
Apaiz sintoista batek erlijio faltsuarekin zituen lotura guztiak moztu zituen. «Txikitatik Jainkoaren bila ibili naiz» bizipenean, ikusi nola egin zuen hau.
«Bibliak bizitzak aldatzen ditu» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2011 uztailak 1)