54. KANTA
«Hona hemen bidea»
(Isaias 30:20, 21)
1. Jehobaren Hitzean
aurkitzen dugu
bide baketsu bat
jarraitu dezagun.
Jesusen ahotsa
entzuten badugu,
bide baketsura
gidatuko gaitu.
(ERREPIKA)
Bizirako bidea hau dugu,
segi tinko eta ez aldendu.
Jehobaren hitza oroitu:
«Bizirako bidea hau duzu».
2. Jehobaren Hitzean
aurkitzen dugu
maitasun bide bat
jarraitu dezagun.
Atsegina eta
oso goxoa da,
gure bizimoduan
du eragina.
(ERREPIKA)
Bizirako bidea hau dugu,
segi tinko eta ez aldendu.
Jehobaren hitza oroitu:
«Bizirako bidea hau duzu».
3. Jehobaren Hitzean
aurkitzen dugu
bizirako bide bat
segi dezagun.
Ez gaitezen urrundu
beste inora,
dagoen biderik
bikainena baita.
(ERREPIKA)
Bizirako bidea hau dugu,
segi tinko eta ez aldendu.
Jehobaren hitza oroitu:
«Bizirako bidea hau duzu».
(Ikusi Sal 32:8; 139:24; Es 6:23 ere)